Ingurumen-inpaktuan eragiteko ahalmen handiena duten sektoreek dituzten teknologia erabilgarri onenak (TEO) garatzeak hau dakar: aldizka, emisio-mugei buruzko baldintza gehigarriak ezartzea, eta, hemendik aurrera, industria-prozesuetarako materialen eta energiaren eraginkortasunari buruzkoak ezartzea ere. Baldintza horiek betetzea Ingurumen Baimen Integratua izeneko jarduera-lizentzia eskuratzeko eta mantentzeko baldintza da.