Metalgintza

LINAVU

ALUMINIOA GALDATZEKO LINGOTE-ONTZIAREN BALIO BIZITZA HANDITZEA

ALUMINIO GALDAKETAKO LINGOTE-ONTZIAK MERKATUAN AURKI DAITEZKE, eta gaur egun modu intuitiboan diseinatzen dira, esperientzian oinarrituta. Hala ere, ez da azterketa sakonik egin higadurari eta nekeari buruz produktuaren puntu ahulak aldatzeko edo indartzeko, eta ezta erabilitako altzairuzko aleazioen ezagutzan sakondu ere. Ondorioz, pieza horien azalak normalean hondatu egiten dira eta balio-bizitza amaitzen zaie. Gaur egun, BEFESAk aluminiozko 65 lingote lerro baino gehiago ditu mundu-merkatuan.

BEFESAk, aluminioaren industriarako hondakin arriskutsuak birziklatzeko zerbitzuetan Europako liderra denak, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroarekin lan egin du LINAVUren garapenean.

BEFESA
HELBURUAK
  • Aluminioaren galdaketa-prozesuan metal galdaketa egiteko lingote-ontzien diseinuan eta fabrikazioan hobekuntza bat lortzea.
  • Tamaina ezberdineko bi lingote-ontzien bigarren fusio-aleazioen portaera, materialak eta ekoizpenprozesua aztertzea, eta baita merkatuan dauden erreferentziak ere.
  • Lingote-ontziaren balio-bizitza % 50 eta % 100 artean luzatzea, tamainaren arabera.
  • Sortzen den hondakinen bolumena % 50 gutxitzea, gutxi gorabehera.
EMAITZAK
  • Tamaina ezberdineko bi lingote-ontzien azterketa egin da. Metalezko bi produktuak merkatuan daude: lehenak 23 kg pisatzen du; bigarrenak 700 kg.
  • Erabilitako aleazioa, WC6 altzairua, aproposa da aplikazio honetarako.
  • Tamaina bakoitzerako bi diseinu berri proposatu dira: masa totalean aldaketarik ez dutenak, neketermikoa murrizten dutenak, narriadura eragiten duten ahulguneak indartuta dituztenak.
  • Iraunkortasuna % 20ko igo da eta ingurumeninpaktua % 16,5 murriztu.
ONDORIOAK
  • Aluminio galdak egiteko lingote-ontzien tamaina bakoitzerako diseinu berriek lehiakortasuna hobetu da, ekodiseinu irizpideen arabera.
  • Lingote-ontzien balio-bizitza % 20 handitzeak aluminioaren industriaren balio-kate osoari mesede egiten dion hondakinen murrizketan laguntzen du.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK