Makineria

Ihobe Eusko Jaurlaritza

BANCASIL

BANKADA ISILAK, HAIZE-MAKINEN PRESIO AKUSTIKOA MURRIZTEKO

Europar Batasunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002/49/EE Zuzentaraua, 2002ko ekainaren 25ekoa, ingurune-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzkoa, onartu izanak kutsadura akustikoaren kontzepzio berria ekarri du, eta ingurumen-zaratak garrantzi berezia hartu du; nahi ez diren edo osasunerako kaltegarriak diren kanpo-soinuak dira horiek, giza jarduerek sortutakoak, industria-jardueren kokalekuek sortutako zarata barne. Zuzentarau hori estatuko ordenamendu juridikora ekarri da, eta, maila autonomikoan, 213/2012 Dekretuak, besteak beste, kalitate akustikoa arautzen du, bere eskumenekoak diren azpiegiturei dagokienez.

Maquinas Pneumaticas Rotativas XXI SLU (MAPNER), zeina proiektuaren enpresa sustatzailea baita, bonba pneumatiko birakarien fabrikatzailea da; 85 urteko esperientzia du. Presio- eta huts-prozesuei irtenbidea ematen dieten makinak dira horiek, eta, horretarako, hainbat haize-teknologia eta behe-presioko konpresoreak erabiltzen dituzte. Dena den, haize-teknologiek zarata sortzen dute lantokietan, energia-kontsumo optimizagarria izateaz gain.

MAPNER
HELBURUAK
  • MAPNERen fabrikatzen diren haize-emaileek sortutako zarata murriztuko duen irtenbide teknologikoa garatzea, eta, horrela lantokietako kutsadura akustikoa gutxitzea.
  • 10 mm-ko altzairuzko bankada isilen prototipoa egitea, haize-emaileen zarata gutxitzen dela eta energia-efizientzia hobetzen dela frogatzeko.
  • 8 mm-ko altzairuzko bankada isilen prototipoa egitea, emaitzak 10 mm-ko bankada isilarekin alderatzeko eta lehengaiaren kontsumoa murrizten saiatzeko. Nolanahi ere, ez dira alde batera utziko haize-emaileen zarata murrizteko eta energia-efizientzia handitzeko parametroak.
  • Aurreikusitako hobekuntzak garatzeko eta erakusteko pilotuak egitea MAPNERen saiakuntza-bankuetan eta bezero baten instalazioan.
EMAITZAK
  • 10 mm eta 8 mm-ko bankada isil berrien garapen osoaren prototipoak.
  • Haize-emaileen kutsadura akustikoa murriztea bi bankadekin; 10 mm-ko bankadarena zertxobait handiagoa da.
  • Bankada berrien kontsumo elektrikoa 1,45 kWh murriztea, erabilera-fasean zeudenen aldean, haize-emaileen karga-galera murriztearen ondorioz.
  • Urtean 9,27 tona CO2 baliokide aurreztea 30 urteko batez besteko bizitza duten produktuetarako.
  • 8 mm-ko bankada isila instalatzea enpresa bezero baten instalazioan, zarata gutxitzeari dagokionez emaitza oso onak lortuz.
ONDORIOAK
  • Gaur egun, bankadak burdinurtuz egiten dira. Burdinurtuaren ordez altzairua erabiltzeak ez dakar ingurumen-inpaktu handiagoa; izan ere, energia-aurrezpena konpentsatzen da haize-emaileen erabilera-fasean. Gainera, bankada berrien altzairua bertakoa da (Hernani, Gipuzkoa). Erabilera-fasea MAPNERen produktuen ingurumen-inpaktuak murrizteko funtsezko fasea da.
  • Kutsadura akustikoaren murrizketa antzekoa da 8 eta 10 mm-ko bankada isilen artean. 
  • MAPNERek 8 mm-ko bankada fabrikatu eta merkaturatuko du haize-emaileentzat egokiena delako. Soinu-kutsadura murriztu, eta energia-efizientzia 10 mm-ko bankaden antzera hobetzen dute, baina lehengai gutxiago kontsumituta.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN