Metalgintza
ALE
BIGARREN MAILAKO ALUMINIOZKO ALEAZIO-FLUXUAK BEREIZTEA
Bigarren mailako aluminioan (Al) downgrading izeneko efektu bat sortzen da, eta, horren ondorioz, ezin da lehengai gisa erabili eskakizun tekniko handiak dituzten erreferentzietarako. Lehen mailako aluminioa bakarrik erabil daiteke horietarako. Europan, aluminio wrought (forjatua) birziklatuaren aleazioak ekoizteko lerro gutxi daude. Lerro horietan xaflak ebakitzeko material asko eta konposizio oso kontrolatuko beste iturri batzuk daude, baina gaur egun ez dago wrought aleazioak lortzeko gai den Europako enpresarik jatorri desberdinetako hondakinen nahasketatik sortutako aluminiozko txatarra erabiltzen denean.
REYDESA enpresa OTUA taldekoa da, eta teknika sentsorizaturik onenak ditu erabileraz kanpoko ibilgailuetatik (EKI) konposizio homogeneoko bigarren mailako aluminioren kantitate ahalik eta handiena ateratzeko. ALE proiektuaren buru da, eta INATECen, taldeko I+G unitatearen, eta GAIKER zentro teknologikoaren laguntza izan du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN