Automobilgintza
ECOTUBO
DOITASUNEZKO ALTZAIRU KALIBRATUZKO HODIAREN BARNEALDEA ETA KANPOALDEA BABESTEA
HIJOS DE JUAN DE GARAYk doitasunezko altzairuzko hodiak egiten ditu, eta horien bilgarriaren bidez, hodiak biltegiratzean eta garraiatzean kalterik eta korrosiorik jasaten ez dutela bermatu behar da. Horretarako, gaur egun erabiltzen den bilgarria prestatzeko, babes-oliozko bainu bat ematen zaie hodiei, eta, ondoren, lehortu eta xukatu egiten dira. Azkenik, LDPE film birziklatu batekin ontziratzen dira. Enpresak hodiaren bizi-zikloaren barruan sartu du eragiketa hori, ekodiseinuaren bidez bilgarriaren ingurumen-inpaktua murrizteko eta bezeroari azken produktu jasangarriagoa eskaintzeko. Hala, bidalketa-etapa ere hobetu egiten da. ECOTUBO lehiakortasunaren hobekuntzarekin lerrokatzen da, produktu eta prozesu efizienteagoen bidez, 2020rako Ingurumen Esparru Programaren jarduketa-ildo gisa.
HIJOS DE JUAN DE GARAY da ECOTUBO proiektuaren buru, eta GAIKER zentro teknologikoaren laguntza izan du hura gauzatzeko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN