Metalgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

VERTICERO

ERREGOGORRAREN ZERO ISURKETA SIDERURGIAN

TUBOS REUNIDOS GROUP (TRG) enpresaren altzairugintza-prozesuan erregogorren hondakin hauek sortzen dira: 3 kg magnesita, 3,04 kg dolomia eta 0,6 kg alumina, altzairu tona bakoitzeko. Erregogorrak 6 isurketatik behin aldatzen dira, baina faktore hori prozesatutako altzairu-motaren araberakoa da, eta Euskadiko beste altzairutegi batzuetan kantitateak nabarmen alda daitezke, karbono-mota eta/edo prozesu desberdinen arabera. Euskadiko hondakin ez-arriskutsuen estatistikaren arabera, honako hauek dira urtean tonatan sortutako hondakin erregogorrak: 18.865 t karbono oinarriko erregogor metalurgiko, 16.140 t erregogor metalurgiko eta 3.168 t erregogor ez-metalurgiko.

TRG enpresak hodiak fabrikatzen ditu, eta VERTICERO proiektuaren buru da. Proiektu horretarako, honako hauen laguntza izan du: INTOCAST, zeramika-produktu erregogorren enpresa fabrikatzailea, REDENA, material erregogorren hondakinak kudeatzen dituen konpainia, eta CTME zentro teknologikoa.

TUBOS REUNIDOS GROUP
HELBURUAK
  • TRGren Amurrioko instalazioan sortutako altzairugintzako erregogor metalurgikoen hondakin guztiak birziklatzea, hau da, urtean 660 tona magnesita, urtean 669 tona dolomia eta 132 tona alumina.
  • Urtean 2.300 tona CO2 gutxiago isurtzea, erregogor birjina erauzteko, tratatzeko eta garraiatzeko prozesuak minimizatzearen ondorioz.
  • Fluor-espato ordez oinarrian alumina duen osagai bat jartzea prozesuaren gehigarri azido gisa, eta, hala, Europako araudiari aurrea hartzea, fluoruroak hondakinen konposiziotik ezabatzea aurreikusten baitu.
  • Urtean 300.000 € baino gehiago aurreztea lehengaien kostuetan eta isurketa-kostuetan.
EMAITZAK
  • TRGren hondakin erregogorren zenbait aurretratamendu-prozesu laborategian garatzea, TRGren instalazioko probetan egiaztatzea, eta ezartzea (erauzketa, gunitatzea, ehotzea...), lortutako bigarren mailako materialen hainbat aprobetxamendurekin, eta horien bideragarritasun teknikoa frogatzea.
  • Zaliaren dolomia berreskuratzea zuzenean berrerabiltzeko, eta morterorako soberakina erregogorrirako erabiltzea.
  • Magnesia gehi karbonoa oinarrizko gehigarri gisa berrerabiltzea. Beharrezko kalitatea lortzeko birformulatu da.
  • Dolomia kare dolomitikoaren ordezko material gisa berrerabiltzea, zepatzailea den aldetik.
  • Alumina finketarako gehigarri azido bihurtzeko dagokion formula garatzea.
  • Urtean 1.400 tona lehengai baino gehiago aurreztea.
  • Zabortegira bidalitako hondakinak urtean 2.500 tona baino gehiago murriztea.
  • CO2 baliokidearen emisioak urtean 1.900 tona baino gehiago murriztea.
ONDORIOAK
  • VERTICEROren emaitzak siderurgia-sektoreko Euskadiko 10 enpresatara transferitu ahal izango dira, eta sektore osoak hartuko balituzke, urtean 8.000 tona adreilu erregogor, 9.000 tona mortero erregogor, 2.000 tona oinarrizko gehigarri eta 14.000 tona kare-dolomitiko aurreztuko lirateke, Euskadiko altzairugintza-sektoreko zati handi batek ekimenari jarraituko balio. CO2 baliokidearen emisioei dagokienez, urtean 28.000 tona aurreztu daitezke.
  • TRG enpresak ReStoRe proiektuan parte hartzen du, zeinaren buru DEREF enpresa italiarra baita, Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren barruan, eta VERTICERO proiektuaren helburu berak ditu.
  • Hurrengo urrats garrantzitsuena TRGn ehotze-instalazioa jartzea da, VERTICEROk garatutako teknologia-multzoak berreskuratzeko gaitzen duen material-bolumena dela-eta.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK