Automobilgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

MW-ICP

3Dn INPRIMATUTAKO HAREAZKO ARRAK MIKROUHIN BIDEZ ONTZEA

3D inprimaketa edo fabrikazio gehigarria teknologia emergentea da, eta harea lehengai gisa erabiliz, metodo tradizionalen aldean abantaila handiak dituzten hareazko arrak fabrika daitezke. Ikaragarrizko potentzial horren jakitun, LORAMENDIk 2017an ekin zion arlo horretako lanari, arrak eskuratzeko hareazko 3D fabrikazio industriala lortzeko helburuarekin. Horrela, GIFAren 2019ko edizioan ICP-INDUSTRIALIZATION OF CORE PRINTING aurkeztu zen, alegia, 3Dn inprimatutako hareazko arrak ekoizteko lehen irtenbide integratu eta guztiz automatizatua munduan. Egungo masa-produkzioarekin lehiatzeko gai den prozesu seriatua egin daiteke horrekin. Hala ere, 3D inprimaketaren bidez arrak fabrikatzeko eta drying eta curing ekipamenduak erabiltzeko prozesu-ondo tradizionalak energia-kontsumo handia du (15 kWh/ziklo eguneko 24 orduetan funtzionatzeko diseinatutako ekipamenduetan) eta 25 minutu inguruko ziklo-denbora hobegarria multzoan. Fabrikatutako arren energia-kostua eta, beraz, piezako kostua nahiko handia da, eta prozesua hobetu behar da.

LORAMENDIk, zeinak galdaketa-irtenbide globalak diseinatu eta hornitzen baititu, MW-ICP sustatu du. Proiektua garatzeko, BEMENSen laguntza izan du —mikrouhinen teknologia aplikatzen duten prozesuen industrializazioan aditua—, baita IK INGENIERÍArena ere —bizi-zikloaren azterketan (BZA) espezializatutako ingurumen-aholkularitza—.

LORAMENDI
HELBURUAK
  • Fabrikazio gehigarriaren bidez sortutako hareazko arrak lehortzeko eta ontzeko ekipamendu berri baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta komertziala frogatzea, industria-eskalan eta mikrouhinen teknologia eta automobilgintzaren sektoreko prozesu industrial seriatu baterako behar diren automatizazioak eta huts altuko xurgapena txertatuta.
  • Prozesu ondoko energiaren kontsumoa % 40 murriztea.
  • Berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioa % 50 murriztea.
  • Zikloaren denbora % 60 baino gehiago murriztea.
EMAITZAK
  • Egungo alternatibarekin alderatuta, energiaren kontsumoaren erdia aurreztea.
  • Egungo alternatibarekin alderatuta, BEGen emisioa % 50 aurreztea.
  • Prozesuaren ingurumen-inpaktu globala % 38 murriztea.
  • Zikloaren denbora % 75 murriztu da; hasieran 25 minutu ziren.
  • MW-ICP ezartzeari esker, LORAMENDIk % 6ko ekarpena izan du fakturazio globalean, eta % 40ko murrizketa produktuen fabrikazio-kostu unitarioan.
ONDORIOAK
  • Mikrouhinen teknologia oso efizientea da prozesu ez-organikoan dauden galdaketako arrak lehortzeko. Aplikatzea eta kontrolatzea zaila bada ere, inpaktu handiko hobekuntzak lortu dira prozesuan.
  • LORAMENDIk enpresaren jabetza bakarreko patente bat eskatu eta argitaratu du, hareazko arrak lehortzearekin lotuta.
  • BZA bat egiteko behar den informazioari dagokionez, merkatuaren egoera (enpresa hornitzaileak eta oro har eskuragarri dagoen informazioa) oso prekarioa da oraindik; gaur egun, ez da erraza produktuaren ingurumen-inpaktua kalkulatzea.
  • MW-ICP osorik ezartzen jarraituko da, eta mikrouhinen eta prozesuaren optimizazioan hobekuntza teknologikoak egingo dira (ziklo-denborak, etab.).

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK