Metalgintza

visuAL

ALUMINIO-ALEAZIOAK BEREIZTEA BISTARATZE OPTIKOAREN BIDEZ

ALUMINIOA MODU MUGAGABEAN BIRZIKLA DAITEKEEN MATERIAL ZIRKULARRA DA, eta aurrezpen energetiko handiak ditu, baina birziklatze-prozesuaren bidez lortutako bigarren mailako aleazioak aluminio-aleazioetan txertatutako metal kritikoen baliogalera dakarten galdaketa-prozesuetarako erabiltzen dira. Bizitza Zikloaren Analisiaren azterketetan normalean kontuan hartzen ez den downcycling bat da, eta Erabiltzen Ez diren Ibilgailuen (EEI) hondakinen eta Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (TEEH) tratamenduan lortzen den aluminioz osatutako metalezko frakzioari eragiten dio.

REFIAL bigarren galdaketako aluminioa hornitzen duen aluminio findegi bat da, eta GRUPO OTUArena da. VisuALen, INATECekin egin du lan, hots, taldeko I+G Unitatearekin.

REFIAL
HELBURUAK
  • Bigarren mailako aluminio-aleazioetan metal kritikoen ustiapen maila hobetzea (upcycling).
  • Bigarren mailako aluminioan dauden aleazioak bereiz teko metodo eraginkorrak erabiltzea.
  • Bereizketa hori kalitatean eta balio erantsian eskalatzea. • Prozesuan dauden materialen bi frakzio nagusiei dagozkien forja- (6xxx seriea) eta moldekatzealeazioak (46xxx seriea) berreskuratzea.
EMAITZAK
  • Aluminio-aleazioak bereizteko prozesu bat diseinatu, optimizatu eta ezarri da, kolorearen arabera, tindaketa prozesu desberdinen eraginpean egon baitira. Prozesuak hasierako desugerketa aurretratamendu bat eta bost tindaketa-etapa ditu, eta horiekin metalezko piezak haien aleatzaile nagusiaren arabera bereizten dira.
  • Tratamendu-eskeman zehar, EEI eta TEEH jatorriko materialetatik aleazioak berreskuratu dira, eta EEIen zatikatzetik ateratako hondakin arinetik (Fluff aluminioa) berreskuratutako aluminiorako prozesua osatu da, desugerketa kimikoaren aurretratamendu baten bidez.
  • Eskala erdiindustrialean tratamenduaren eraginkortasuna egiaztatu da, sistema automatizatu batekin, kolore-bereizketaren bidez eta 10 mm-tik gorako zatiekin.
  • Enpresaren fakturazioari % 5eko ekarpena egin zaio, eta hala, merkatu-kuota % 5 handitu da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egin zaio.
  • Urtean 6.200 tona baino gehiago aurrezten da CO2 isurien baliokidetan.
ONDORIOAK
  • Hasierako materialaren heterogeneotasuna dela eta, beharrezkotzat jotzen da jatorriaren arabera tratamendu-eskema desberdinak diseinatzea. TEEHen edo EEIen zatikatze arineko edo astuneko aluminioaren edukian eta konposizioan desberdintasun argiak ikusten dira. Aluminio-fluxu batzuen estaldura polimerikoek, adibidez, kudeaketa kostu handia dakarte.
  • Gauzatutako tratamenduetan efluenteak sortzen dira, eta hainbat tratamendu-ziklotan berrerabili ahal izan dira.
  • VisuALek bisualki bereizi ditu aluminiozko aleazioak, Si, Mg eta Cu edukien arabera. Lan-ildo horrek bigarren mailako aluminioaren merkatura tzea suposatzen du, eta eragin ekonomiko interesgarriak izango ditu: aleazio mota hori erabiltzen duten enpresentzat kostuak murriztuko dira eta birziklapen enpresentzat marjinak handituko dira.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK