Metalgintza
I-CABLE 4.0
ARKU ELEKTRIKOKO LABEENTZAKO KABLE ADIMENTSUEN FABRIKAZIOA
ARKU ELEKTRIKOKO LABEAK KARBONO-ALTZAIRUAK ETA ALEAZIO-ALTZAIRUAK EKOIZTEKO ERABILTZEN DIRA, nagusiki burdinazko txatarra birziklatuz. Arku elektrikoko labe batean, burdinazko txatarra beste material batzuekin urtzen da, hala nola ferroaleazioekin, nahasketa kalitate handiko altzairu bihur dadin. Material horiek fusionatzeko labearen elektrodoen artean sortutako potentzia handiko arku elektrikoak erabili behar dira, horietatik korronte elektriko handia pasatzen delako, eta, ondorioz, arkua sortzen delako. Arku horrek sortzen duen beroak txatarra urtzen du. Kable horien mantentze-lanek fabrikazio geldialdiak ekar ditzakete, eta geldialdi horiek kostu handiak izan ez ezik instalazioetan ingurumen-inpaktu handia suposatzen dituzte.
GECSA enpresak honako hauetan egiten du lan: eroale elektriko berezien diseinuan eta fabrikazioan, automatizazioan, 4.0 industrian, prozesu industrialen kontrolean eta ingeniaritza elektrikoan. I-CABLE 4.0 aurrera eramateko, Bizitza Zikloaren Analisian (BZA) espezialista den IK INGENIERIAren laguntza izan du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN