Metalgintza

ALRE

BERRESKURATUTAKO MATERIALAREKIN FABRIKATUTAKO MAILA HANDIKO ELEMENTU ERREGOGORRAK

LEHENGAI ERREGOGORREN PREZIOAREN IGOERAK ETA BAUXITA eta aluminio oxido asko duten lehengaiak lortzeko dagoen Txinarekiko mendekotasunak (Al2O3) Europako erregogorren fabrikazio-enpresak alternatiba sintetiko eta berreskuragarri berriak bilatzera bultzatu ditu. DEGUISA labeetarako estalki erregogorrak diseinatu, fabrikatu, instalatu eta martxan jartzen dituen enpresa da.

DEGUISA
HELBURUAK
  • Labeetako material erregogorrak fabrikatzeko baliabide naturalekiko menpekotasuna murriztea.
  • Lehengai erregogorrak birziklatzea.
  • Pieza berrien erabilera-errendimendu bera duten irristagailu-balbula erregogorrak berrerabiltzea.
  • Pieza erregogorrek higadura eta korrosioa jasaten duten eremuetan geometria berri egokiagoak diseinatzea.
  • Energia-kontsumoa murriztea.
EMAITZAK
  • Komertzialki ustiatu diren burdinazko isurketazalien eta ubideen 5 diseinu berri egin dira.
  • Isurketa-zalien, tabikeen eta ubideen 7 prototipo berri egin dira.
  • Behar bezala prozesatu eta diseinatutako errendimendu handiko material erregogorrak modu bideragarri batean berreskuratu eta berrerabili dira, altzairu-fabriketako irristailu-balbulako sistemetan eta burdinaren isurketa-zalietan.
  • Balio handiko Al2O3·ZrO2·C material erregogorrak irristailu-balbulen plaketan eta altzairuaren isurketa- zalietan berrerabili dira.
  • Erregogorren higadura goiztiarra saihesten duten egitura-diseinuak garatu dira.
  • Konformatutako eta konformatu gabeko erregogorrak fabrikatzeko prozesuan erabilitako hondakin erregogorrak hautatzeko eta berreskuratzeko prozesu bat integratu da.
ONDORIOAK
  • ALREk berreskuratze teknikoko prozesuen barneko zein kanpoko ezagutzak zabaltzea, mantentzea eta banatzea ahalbidetu dio DEGUISAri.
  • ALREn erabiltzen diren material erregogorren berreskurapenean eta erabileran elkarlanean aritu diren FAGOR eta ARCELOR bezalako enpresa bezeroekin egindako lan estuari esker, sektorean birziklatutako produktu erregogorrak merkaturatzeko oztopoa gainditzea ahalbidetu da.
  • Altzairu-fabriketako irristailu-balbulako sistemetan eta burdina galdatzeko isurketa-zalietan errendimendu handiko material erregogorrak berreskuratu eta berrerabil daitezke, eta ondorioz, erregogorrak berreskuratzen espezializatutako instalazioak proposa daitezke, lehendik dauden sinergiak aprobetxatuz. Horretaz gain, aluminioaren industriako gatzetatik datorren hondakin erregogorrari buruzko proiektu bat egin daiteke.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN