Metalgintza

STIRLADLE

ALTZAIRUAREN AGITAZIOA ONLINE KONTROLATZEKO SISTEMA

URTEETAN ZEHAR IKERTU DA ALTZAIRUA ZALIAN AGITATZEKO BENETAKO prozesuaren optimizazioa eta monitorizazioa, prozesuadierazle hobeak eta ekipamenduen baldintzen diagnostiko zuzena bermatzeko. Hala ere, praktikan ez dira teorian espero zitezkeen emaitzak lortu, eta prozesuak lehengai eta energia gehiegi kontsumitzen du oraindik. Arazoa esanguratsua da SIDENORentzat eta altzairuaren industriarentzat; izan ere, teknologiak berritzea eta modernizatzea eskatzen dute ingurumen-erregulazio berriek, kalitate handiagoko produktuen eskariak eta merkatuko lehia handiak. Altzairua fabrikatzen eta eraldatzen duen enpresa da SIDENOR, eta Europan aitzindaria da altzairu bereziko produktu luzeen segmentuan.

SIDENOR
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Zaintza-sistema bat garatzea eta inplementatzea altzairua zalian agitatzeko energia kontrolatzeko eta behar bezala karakterizatzeko, eta agitazioari buruzko informazioa aztertzea ezarritako sentsore adimendunetan.
  • Produktibitatea hobetzea, monitorizazio-sistema berrien bidez prozesuak optimizatu eta kontrolatzeari esker.
  • Altzairuaren kalitate-indizeak hobetzea eta, ondorioz, akastunak murriztea, zeinak baliabideen efizientzia hobea ekarriko duen.
  • Energia-efizientzia hobetzea eta ingurumeninpaktua murriztea.
EMAITZAK
  • Zalian altzairuaren agitazioa kontrolatzeko eta behar bezala karakterizatzeko zaintza-sistemaren baliozkotze teknikoa egin da.
  • Interfaze bat garatu da prozesuko gas orokorrek eragindako bibrazioak bereizteko.
  • Ekoizpenean errefusa % 0,4 murriztu da, eta horrek urtean 3000 tona altzairu eta 0,5 milioi euro baino gehiago aurreztea dakar.
  • Urteko 641 tona CO2 gutxiago isuri dira.
  • Egindako birlantzeen kopurua % 50 murriztu da eta nabarmen hobetu da isurgarritasuna.
ONDORIOAK
  • Instalazioan informazioaren arkitektura funtsezkoa da bibrazio-sentsorearen eta ekoizpena kontrolatzeko beste sistema batzuen datuak integratzeko.
  • Zuzenketa-faktoreak behar izan ditzakete bibraziopatroiari eragiten dioten parametro teknikoek.
  • Garatutako sistema berria aplika daiteke altzairu garbietan edo kalitate-eskakizun handiko altzairuetan, siderurgiaren errendimendua hobetzeko, altzairuaren prozesuaren ekoizpena doitzeko neutraltasun klimatikorako trantsizioa egiteko edo altzairu berdeak ekoizteko lehengaia prestatzeko.
  • STIRLADLEk mota bereko sentsoreak instalatzeko aukera zabaldu du Euskadiko beste instalazio siderurgiko batzuetan.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN