Metalgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

ISOVAL

ALTZAIRUGINTZAKO ERREGOGORREN KUDEAKETA INTEGRALA

Orain arte, Euskadiko altzairutegiek 40.000 tona magnesita baino gehiago kontsumitzen zituzten erregogorretan. Erdia produkzio-prozesuan galtzen da eta beste erdia hondakin bihurtzen da. SIDENOR enpresak magnesita-erregogor erabilien urteko 5.000 tonen % 60 berreskuratzea lortu du hobetzeko barne-ekipamendu baten bidez; horretarako, adreilu erregogorrak berrerabili ditu, lehengai berriak landu ditu eta kanpo-birziklapenaz baliatu da. Horrek aurrezpen ekonomiko handia eta nazioarte mailako errekonozimendua ekarri ditu, eta, horregatik, prozesurik onenaren saria irabazi du Enpresen Europako Ingurumen Sarietan, Espainiako atalean. Aditu-taldearen arabera, hobekuntzarako aukera gehiago daude, erregogorren berreskuratze-maila handitzeko eta ezagutza hori Euskadiko beste altzairutegi batzuetara transferitzeko.

SIDENOR izan da ISOVAL proiektuaren buru, eta, bertan, REYMAk (erregogorren fabrikatzaile gisa) eta MARUGANek (kanpo-balorizatzaile gisa) ere parte hartu dute.

SIDENOR
HELBURUAK
  • Erregogorren barne-berreskurapenaren tasa % 60tik % 75era igotzea.
  • Erregogor erabilien zuzeneko erabilera geometria egokiarekin aztertzea termikaren ikuspegitik zorrotzak diren aplikazio berrietan, hala nola horma faltsuetan edo konponketetan, baina jatorrizko aplikazioetan baino kritikotasun gutxiagorekin.
  • Hondakin isostatikoak dituzten produktu erregogor berriak egitea, hala nola, zalien erremateak edo dutxa-ganberen konponketak. Gaur egun ez dago irtenbiderik nazioartean, eta, beraz, erronka teknologiko handia da.
  • Azpiletatik datozen kalitate txikiagoko magnesitentzat birziklatzeko alternatibak baloratzea.
EMAITZAK
  • Altzairugintzako zalietan (MgO-C) erabiltzen den erregogorraren batez besteko bizitza handitzea, eta hondar-adreiluaren lodiera-maila ia optimoetara iristea.
  • Magnesio-karbono oinarriko hondakin erregogorren berreskurapena % 81 handitzea.
  • Zepa-lerroa konpondu bitartean, zalietako adreiluen bi ilara berreskuratzeko praktika sistematizatzea.
  • Bankete-harria eta hondakin horren ehuneko handiak dituzten beste produktu erregogor batzuk ekoiztea.
  • MgO-C oinarriko adreilu garbiaren kantitateak handitzea, eta solteko erregogor birziklatuaren ekoizpena balio egonkorretan mantentzea.
  • Kanpoko balorizatzailera bideratutako alumina handiko erregogorraren kantitatea % 50 handitzea, aprobetxamendu-puntu berriak sortu ondoren.
ONDORIOAK
  • Hondakin isostatiko erregogorren berreskurapena teknikoki frogatuta geratu da; izan ere, hormigoien karakterizazioak erresistentziari dagokionez balio estandarrak baino balio txikiagoak eman baditu ere, ondorengo industria-probek frogatu dute garatutako hormigoiak aplikagarriak direla hainbat eragiketatan.
  • ISOVALen ingurumen-bideragarritasunari dagokionez, mesedegarria izan da alumina handizko oinarria duten hondakin erregogorren kanpoko eragileekin lankidetzan aritzea.
  • Hondakin isostatikoekin frogatutako balorizazio-ibilbideari esker, orain arte zabortegira bideratutako hondakinak deusezta daitezke.
  • Hondakin erregogor batekin fabrikatutako material guztiak aplikazio ez-kritikoetan erabili dira, eta, hala, pertsonen eta prozesuen segurtasuna eta altzairuzko produktuen kalitatea bermatzen dira, beste ezeren gainetik.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK