Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

ECOPILA

Zn-AIRE PILEN INGURUMENINPAKTUA MURRIZTEA

ZN-AIR TEKNOLOGIAKO PILEK MERKATUKO ENERGIA-DENTSITATE HANDIENETAKOA ESKAINTZEN DUTE eta, gainera, ingurumenean inerteak diren material aktiboak erabiltzen dituzte, zinka (Zn) edo manganeso oxidoa, adibidez. Horrela, piletan dagoen plastikoa murriztuko balitz, ingurumen-inpaktu minimoa edukiko lukeen eta erraz birzikla litekeen produktua izango litzateke. Bestalde, bateriak Ekoizlearen Erantzukizun Handituaren menpe daude: haien fabrikatzaileak kanon bat ordaindu behar du produktua merkaturatzean, etorkizunean jaso eta birziklatzeko. Ekoizlearen Erantzukizun Handituaren Sistema Kolektiboak (SCRAP) arduratzen dira bilketa prozesu horietaz, eta baterien sakabanaketa geografi koari eta kimika desberdinekin eginiko baterien nahasketei aurre egin behar izaten diete. Horrek bi gauza dakartza: alde batetik, bildutako baterien portzentajea txikia izatea (% 30 bakarrik biltzen da egoera onean), eta bestetik, baterien birziklapena optimoena ez izatea. 

CEGASA energia biltegiratzeaz arduratzen da eta Zn-aire alkalinoko teknologia duen pila industrialen fabrikatzaile nagusia da mundu mailan, zeinek merkatuan dagoen energia-dentsitate handiena duten. ECOPILAn BOSTLANekin batera egin du lan, Zn-n hondakinen kudeaketaren banaketa duen kidearekin.

CEGASA
HELBURUAK
  • CEGASAk fabrikatutako Zn-Air baterientzako ekonomia zirkularreko bide berri eta osatu bat ezartzea.
  • Bateriaren poliestirenozko (PS) inguratzailea ordezkatzea, birziklatzeko dituen zailtasunak direla eta.
  • Baterien soldaduran dauden berun edukia (Pb) kentzea.
  • BOSTLANen birziklatze-prozesuaren bidez bilketa sistemen eraginkortasuna eta materialen balorizazioa hobetzea, eta horretarako EAEn negozio-lerro berri bat ezartzea Europatik datozen Zn-aire pilak birziklatzeko.
EMAITZAK
  • Teknikoki bideragarria da PSz eginiko inguratzailea material zelulosikoarekin ordezkatzea azido polilaktikoaren zigiluarekin (PLA) batera, material biokonpostagarria baita.
  • Teknikoki bideragarria da laser teknologiaren bidez soldatzea.
  • Kontsumo osteko Zn-aire pilen materialen/osagaien %90 baino gehiago aprobetxatu da, eta Europako Batzordeak horrelako piletarako eskatzen duen gutxieneko birziklatze-tasa 40 puntu baino gehiago hobetuz. Zn-aren berreskurapena komertzialen antzekoa da, eta katodoen materialak berreskuratzeko aztertutako prozesuak ere emaitza onak lortu zituen, eta maila altuago batean ere erabil daiteke berriro (manganeso dioxido elektrolitikoaren fabrikazioan).
  • Urtean 2.770 tona CO2 baliokide murriztu dira.
ONDORIOAK
  • Merkatu-azterketa bat egitea beharrezkoa da produktuaren onarpena baloratzeko, egungo produktuaren funtzionaltasun bera duelako baina prezio altuagoarekin. Lortutako emaitzen arabera erabakiko dira ekipamenduetan eta ekoizpen-lerroaren egokitzapenean egin beharreko inbertsioak.
  • ECOPILArentzat proposatutako birziklatze prozesua teknikoki eta ekonomikoki bideragarria da, Zn-aire bateria mota guztiak barne hartzen dituelako. Horregatik, estatuko eta Europako SCRAPekin harremanetan jarri dira agortutako pilen bilketa modelatzeko eta Europa mailako sare bat ezartzeko bateria mota hau birziklatzeko.
  • BOSTLANek Europan Zn-aire pilak birziklatzeko prozesu berritzaile batean beharrezko inbertsioa egiteko lehen urratsak eman ditu.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK