Metalgintza
HyperDeepScrap
TXATAR FERRIKOAREN TRATAMENDUKO HONDAKINEN SAILKATZAILE AURRERATUA
ARCELOR MITTAL (AM) SESTAOK KALITATE HANDIKO ALTZAIRUZKO PRODUKTU LAUAK egiten ditu arku-labe elektrikoan birziklatutako txatarrarekin. Baina eragozpen bat dago: txatarrak hondakin kaltegarri batzuk ditu (kobrea (Cu), eztainua (Sn), kromoa (Cr), nikela (Ni), etab.). Fabrikazio-prozesuan ezin direnez ezabatu, diluitu egin behar dira ekoitziko den altzairuaren kalitatea bermatzeko. Hori dela eta, AM Sestaok historikoki lehengaien nahasketa bat egin du: alde batetik, kalitate handiko txatar inportatua (% 60 eta % 85 artean); eta bestetik, beroan brikete bihurtutako edo zuzenean txikitutako burdina (HBI/DRI, % 15 eta % 40 artean). Hala ere, 2017tik AM Sestao bertako txatarra kontsumitzearen alde egiten ari da % 100ean. Testuinguru berri horretan, txatarra tratatzeko instalazio bat martxan jartzea interesgarria izan liteke instalazioaren emaitza operatiboak hobetzeko.
Gaur egun, Euskadiko industria siderurgikoak urtean 8,3 milioi tona birziklatzeko gaitasuna du, hau da, urtean 2,2 milioi euro. HyperDeepScrapek, alde batetik, AM Sestaori Europan txatarrarekin eta arku-labe elektrikoari esker kalitate handiko altzairuzko produktu lauak fabrikatzen dituen enpresa gisa kokatzeko aukera emango dio, eta, beste aldetik, AM Basque Country Research Centreri munduko erreferentziazko I+G+b zentro gisa kokatzeko aukera emango dio, txatarraren kudeaketari buruzko teknologien garapenean. TEKNIKER Zentro Teknologikoak ere parte hartu du proiektuan.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN