Bestelako garraiobideak

INGEBER STANDARD

TRENBIDE-SISTEMEN ENERGIA BERRESKURATZAILEA

INGEBER TRENBIDE-SISTEMEN KATENARIARI KONEKTATUTAKO BIHURGAILU BAT DA, eta bere funtzioa trenek balaztatzean sortzen duten energia berreskuratzea eta instalazioen barne-kontsumorako erabiltzea da, soberan dagoena sarera itzuliz. Energiaren merkatuan oso produktu lehiakorra da. Bilboko Metroan eman zen ezagutzera, eta Malagan, Vienan, Bielefelden, Bartzelonan eta abarretan instalatuta dago. Bere negozio-eredua aurreztean oinarritzen da: ekipoak tren-sistemak energia aurreztea lortzen badu, ekipoa denbora jakin batean amortizatzen da. Produktu berritzailea da, trenak balaztatzean galtzen duen energia aprobetxatzeko dagoen teknologia erabiltzen duen lehena baita. 

INGEBER STANDARD INGETEAMek zuzendutako proiektua da, energia elektrikoaren bihurketan aditua den enpresak, eta bertan IK INGENIERIA ekodiseinuaren eta Bizitza Zikloaren Analisiaren (BZA) aholkularitza-enpresa ere elkarlanean aritu da.

INGETEAM
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Produktuaren estandarizazio prozesuarekin lortutako ingurumen-optimizazioa aztertzea (kablearen metroak gutxitzea, kable-sarearen galerak murriztea, ekipoak abiarazteak duen sinplifikazioaren ondorioz pertsonak gutxiagotan lekualdatu behar izatea).
  • Ekoizpen-fasean ingurumenari buruzko informazio erabilgarria ematea, produktua ekoizteak, garraiatzeak edo azken bezeroari banatzeak eragin ditzakeen ingurumen-inpaktuak saihesteko/murrizteko.
EMAITZAK
  • Ingurumen-analisi konparatua egin da IPPC 2013 metodologiaren (karbono-aztarnarako) eta RECIPE metodologiaren bidez (ingurumen-aztarna), Madrilgo metroan kokatutako eta estandarizatu gabeko INGEBER produktuaren eta Bartzelonako metroan kokatutako INGEBER estandarizatuaren artean.
  • Estandarizatu gabeko produktuaren inpaktu osoaren % 50 baino gehiago 3 faseko induktantzia da. Inpaktua zertxobait txikiagoa da INGEBER estandarizatuan.
  • Estandarizatu gabeko INGEBERen INGEBER bihurgailua (% 10) eta 636A 1,25 mH induktantzia (% 7,5) ere esanguratsuak dira. INGEBER estandarizatuaren kasuan, beste osagai mota batzuk produktuaren inpaktuaren adierazle izaten hasi dira: kontrol-armairua (% 13), azpiestazioko gelaxka (% 11) eta bihurgailua (% 9).
  • INGEBER STANDARDek ez du INGEBER estandarizatuaren ingurumen-inpaktuaren hobekuntza zuzenean islatzen (122 tona CO2ren baliokidearen isurketa, estandarizatu gabeko INGEBERrek 108 tona isurtzen dituenean). Hala ere, INGEBER STANDARDek erabilera-fasean aurreztutako energia kontuan hartuta eta baldintzak bere horretan mantenduta, ikusten da urtean energia % 10 eta % 15 bitartean aurreztuta murriztu egiten dela INGEBER eredu estandarizatuak klima-aldaketari egiten dion kaltea.
ONDORIOAK
  • INGEBER STANDARDen estandarizazio lanak INGETEAM trenbide kasuistika bakoitzerako ad-hoc produktuak sortzera eraman du, eta soluzio modularrak diseinatzeko eta garatzeko orduan bizkorragoa izatera.
  • Produktua behin-betiko ezarri nahi bada, fabrikazio-fasean ingurumen-inpaktuari ekarpen handiena egiten dioten osagaiak ingurumenarentzat hobeak izan daitezen lortzeko lanean jarraitu behar da, eta erabilera-fasean hobekuntzak eta produktuaren aurreikusitako funtzioak konparatu behar dira, hau da, balio-bizitzan zehar kudeatutako energia.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK