Bestelako garraiobideak

ALSPF

TREN- ETA AUTOMOBILGINTZASEKTORERAKO ALUMINIOZKO OSAGAIAK FABRIKATZEKO KONFORMAZIO SUPERPLASTIKOA

TREN- ETA AUTOMOBILGINTZA-SEKTOREAREN JOERA ALUMINIOA (AL) sartzea da, azken urteotan erabilitako material konposatu polimerikoak ordezkatzeko. Birziklagarritasunaren beharrak eragiten du, aluminioak birziklagarria delako eta polimeroa ez. EKIDE ingeniaritza-zerbitzuak sustatzen dituen enpresa bat da, eta MONDRAGON UNIBERTSITATEArekin elkarlanean, trantsizio hori ahalbidetzeko superplastikoen konformazio-prozesuaren bideragarritasuna frogatzen aritu da.

EKIDEGROUP
HELBURUAK
  • Tren- eta automobilgintza-sektorerako propietate mekaniko bikainak dituzten Al osagaiak fabrikatzeko SPFaren (konformazio superplastikoa) bideragarritasuna frogatzea.
  • Urtean 26 tona material aurreztea.
  • Energia-kontsumoa % 74 eta % 82 artean murriztea, ziklo-denbora laburragoari eta labearen kontsumo txikiagoari esker.
  • Egungo produktuen pisua % 33ra arte minimizatzea eta suaren aurkako propietate mekanikoak hobetzea.
EMAITZAK
  • Prozesuaren denbora ia erdira murriztu da (55 minututik 26ra), eta emaitza tekniko onak lortu dira.
  • Urtean 16 tona aluminio gutxiago kontsumitzen da teknologia berriak erabiltzeagatik.
  • Egoera superplastikoan dauden bi material berri karakterizatu dira.
  • Eskalatutako piezak fabrikatzeko prozesuaren eta moldeen diseinua eta prozesuaren mugen azterketa egin dira. Moldeen fabrikazioa egin da, sistema erabiltzeko prest jarri da eta erakusleen fabrikazioa egin da aluminioaren aleazio desberdinetan, SPF bidez.
  • Zehaztasun handiko prozesuaren simulazioa egin da.
  • Moldean tenperatura altuetarako prestatuta ez dagoen altzairua erabili da, eta 20 saiakera egin dira inolako arazorik izan gabe.
ONDORIOAK
  • Konponbidearen bideragarritasuna frogatu da, eta horrek aluminioa konformatzeko erabiltzearen alde egiten du eta konpositearen ordez birziklagarritasun aukerak areagotu ditu.
  • Abaqus® eta Pam-Stamp® bidez konformazio superplastikoaren simulazioari buruz gehiago jakin ahal izan da (jada ezagutzen diren simulagailuak dira, baina ez dira eraldaketa mota horretarako erabiltzen).
  • Moldearen tenperatura heterogeneotasunekiko sentikorrenak diren aleazioek haustura sor dezakete konformatzean.
  • Trenaren sektorean aluminioa etorkizuna da, eta era berean, konpositeak alde batera utziko dira. Izan ere, aluminioak konpositeek baino propietate mekaniko hobeak eskaintzen ditu, eta, aldi berean, bere balio-bizitza amaitzean birziklatu egin daiteke eta beste aplikazio batzuetarako berrerabili.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK