Makineria

AQUITANIA

TEKNOLOGIA BERRIEN BIDEZ EBAKETA-ERREMINTAK BIRMANUFAKTURATZEA

MANITEKEN JARDUERA NAGUSIA PLAKA ALDAGARRIEN EBAKETAERREMINTEN KONPONKETA DA, normalean eskuz egiten dena ebaketa-erremintak birmanufakturatzeko TIG prozesu deritzonaren bidez. Erremintak erabiliaren erabiliaz hondatzen dira, kolpeak jasotzen dituztelako eta plaka jartzen den euskarriak deformatu edo apurtu egiten direlako, eta haiek berreskuratzeak ekonomiaeta ingurumen-irizpideei erantzuten die. Konpondutako tresnen funtzionaltasuna esperientziak balioztatzen du, baina beharrezkoa da prozesuaren automatizazio-maila handitzea, baldin eta exijentzia handiko enpresa bezero gehiagorengana iritsi nahi bada.

MANITEKek AQUITANIAren buru da, eta aurrera ateratzeko TECNALIA Zentro Teknologikoaren laguntza izan du.

MANITEK RECUPERACIONES
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Ebaketa-erremintak birmanufakturatzeko teknologia alternatibo berrien aplikazioa frogatzea: mikrolaserra eta LMD (laser metal deposition) fabrikazio gehigarriaren teknologia.
  • Produktibitatea eta produkzio-gaitasuna areagotzea.
  • Bezeroen enpresa eta merkatu berrietara zabaltzeko aukera edukitzea.
  • Mota horretako erremintak fabrikatzearekin lotutako ingurumen-inpaktua saihestea.
EMAITZAK
  • Erreminten posizionamendua eta ekarpen-buruaren eta birmanufakturatu beharreko piezaren arteko talken ondorioz dauden muga posibleak ebaluatzeko irisgarritasunari buruzko azterketa egin da.
  • Mikrolaser bidez konponketa bideragarriak egin dira. Kargatzeko bolumen txikia behar duten hiru tresna desberdin hautatu dira eta bi etapatan banatutako esperimentazio bat egin da, non irisgarritasuna, kargatzeko metodo desberdinak eta soldaduren kalitatea ebaluatu diren.
  • LMD teknologiaren bidez konponketak egin daitezke, bi ekarpen-material mota erabiliz.
  • Mikrolaser prozesuak bero gutxiagorekin eta zehaztasun handiagoarekin soldatzeko aukera ematen du, eta horrek materiala gehitzeko teknika ikastea errazten du. Dena den, prozesua ondo egiteko asko entrenatu behar da, laserra kokatzen eta lekualdatzen jakiteko, eta ez da produktibitatearen igoera nabarmenik ikusten. Hori dela eta, baztertu egin da, eta LMD teknologiaren aldeko apustua egin da.
ONDORIOAK
  • Ebaketa-erremintek geometria konplexua dute, eta zaila da eremu batzuetara iristea. Ondorioz, faktore horren mugak kontuan hartu beharrekoak dira.  
  • Gaur egun garatzen ari diren fabrikazio gehigarriaren teknologiak ETEetan ezarri daitezke, eta ekonomia zirkularraren hazkundean benetako eragina izateko ahalmena dute.
  • Bideragarritasun teknikoaz gain, beste funtsezko alderdi batzuk baloratu behar dira, hala nola langileen prestakuntza, lehengaien horniketa eta ekipoen mantentze-lanak. Ekoizpen-prozesuan sartzeak inbertsio ekonomiko garrantzitsua dakar.
  • Beharrezkoa da MANITEKen produkzio-jardueraren barruan LMD teknologiaren azterketa zehatzagoa eta aplikatuagoa egitea.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK