Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
BRomoX
SUGAR-ATZERATZAILE BROMATUAK DITUZTEN PLASTIKOAK BEREIZTEA APARATU ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINETAN
TRESNA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINEI BURUZKO 2012/19/EB Zuzentarauak eta 110/2015 Errege Dekretuak helburu dute material sugar-atzeratzaile bromatuak (BFR, Brominated Flame Retardant) dituzten plastikoak identifikatu eta bereiztea, zeinak zirkuitu inprimatuetan, plastikozko karkasetan edo konektore eta kableetan egoten diren. Bestalde, Kutsatzaile Organiko Iraunkorren (KOI) Zuzentarauak behartu egiten du BFR duten plastikoak bereiztera, bereziki PBDEak, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinetako materialak eta osagaiak birziklatzeko. 500 ppm-tik gorako PBDE edukia duen materiala (Br % 0,1 >) arriskutsutzat jotzen da (2011/65/ EB Zuzentaraua edo RoHS 2 Zuzentaraua), eta beheranzko joera du: zuzentarau hori berrikuspen-prozesuan dago (COM (2021) 656, 2021eko urria), eta PBDE murrizketa handiagoa proposatzen du, 200 ppm-raino. Muga horiek zein etorkizunekoak betetzeko, teknologia berriak behar dira plastikoaren zatiketa balioztatzeko, oso zaila izango baita bereizketa hori ohiko tratamenduekin egitea. X izpien bidezko sentsoreen teknologia gero eta hedatuago dago zeregin horretarako, emaitza onenak bermatzen baititu, materialak dentsitate atomikoaren arabera bereizten dituelako.
ZABOR RECYCLING Grupo OTUAko enpresa bat da, eta aditua da kobre eta aluminio edukia duten kable eta osagai elektriko eta elektronikoak birziklatzen. BRomoX garatzeko INATEC fundazioaren eta GAIKER teknologia-zentroaren laguntza izan du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN