Makineria

EMBER

PONPA ZENTRIFUGOEN BIRMANUFAKTURAK

BIRMANUFAKTURAREN PROZESU INDUSTRIALAK PRODUKTUAREN BALIOAREN zati handi bat berreskuratzea ahalbidetzen du, bere diseinu eta fabrikazio prozesuan bertan gordetako materialen, energiaren eta ezagutzaren moduan. EMICA ponpa zentrifugoak fabrikatzen dituen enpresa aditua da, eta badaki ponpa horiek birmanufakturatzeak abantailak dituela bezeroarentzat. Horrela, bezeroak teknologiaren abangoardiako produktu bat du, prezio eskuragarrian, eta, kasu askotan, berriak baino kalitate handiagokoa eta ingurumenean aztarna txikiagoa uzten duena. Enpresa fabrikatzailearentzat, berriz, fabrikazio-kostuak murrizten ditu, produktibitatea hobetzen du, kalitate handiagoko produktuak lortzen ditu, negozio-lerro berriak garatzen ditu eta ingurumenari buruzko legediari aurrea hartzen dio.

EMICA PUMPS
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Balio-bizitza amaitu duten ponpa zentrifugoak aprobetxatzeko birmanufaktura-unitate bat sortzearen bideragarritasuna egiaztatzea. Ponpa horien osagaiak produktu berri bat sortzeko berrerabil daitezke.
  • Fabrikazioan erabiltzen den material kopurua murriztea.
  • Balio erantsi handiagoa ematea ponpa zentrifugoetan 4.0 industriako ezaugarriak sartuz.
EMAITZAK
  • Lehengaietan % 70 aurreztu da (bereziki kalitate handiko galdaketan) eta 203 Kg CO2ren baliokide aurreztu dira ponpa zentrifugo bakoitzaren birfabrikazioan.
  • Birmanufaktura prozedura bat sortu da (desmuntatzea, garbitzea eta muntatzea barne), potentziala duten ponpa zentrifugoen egoera diagnostikatzen duten irizpideak ezarrita eta bateratuta.
  • Birmanufakturatutako ponpen prebentziozko mantentze- lanak hobetzeko sentsoreak garatu dira.
ONDORIOAK
  • Berritze-prozesua higatuta dagoen produktu edo osagai bat (hondatuta, bere bizitza erabilgarriaren amaieran, zaharkituta edo txatarra-egoeran dagoena) zaharberritzean datza, produktu berri baten ezaugarriak eta kalitate maila berdina edo handiagoa izan ditzan, eta berme berdina edo handiagoa eskaintzen da. EMBER proiektua abian jartzeak erakutsi du birmanufaktura bideragarria dela eta EMICArentzat ekonomikoki interesgarria.
  • Banaketa- eta mantentze-kanalak garrantzitsuak dira birmanufaktura-prozesuak ezartzeko. Gauzak horrela, unitateen bolumena handitzea zaila da EMICArentzat, fabrikazio-enpresa bat delako, ez ekipoak mantentzen dituen bat. Horrek zaildu egiten du birmanufakturatu beharreko ekipamendu potentzialak identifikatzea eta, hasieran, merkatua ekipamenduaren diagnostikoa eskatzen duten bezero-enpresetara mugatzen du, hurrengo urratsak ebalua ditzan.
  • Era berean, EMICAk ekipamenduetan birmanufaktura- eskakizunen ezarpena moteldu dezakeen banaketa-sare batekin egiten du lan nazioarteko merkatuan, nagusiki garapen-bidean dauden herrialdeetan.
  • Birmanufaktura-prozesu bat edukitzeak EMICA marka asko konpontzen dituen lantegietatik bereizten du: alde batetik, ekipoari balio diferentziala ematen diolako konponketa estandar baten aldean; eta, bestetik, horrek bere ekipoen sendotasunari eta fi dagarritasunari balioa ematen diolako. Birmanufakturaren errentagarritasuna frogatu da, baina jardueraren eskalagarritasuna gauzatzeke geratu da.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN