Kimikoak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

RELOPA

PAPERGINTZAKO HONDAKIN-LOHIAK GUZTIZ BERRAPROBETXATZEA

Ingurumenaren ikuspegitik, papergintzako lohien eta hondakinen tratamendua eta balorizazioa papergintzaren eragozpen handienetako bat da. Gaur egun zuntzen % 5 galtzen da papera fabrikatzeko prozesuan. Alegia, milaka tona lehengai galtzen dira, zabortegian ezabatzen diren hondakinak sortzeaz gain. Ore- eta paper-hondakinak laugarren hondakin-korrontea dira Euskadin (182.000 tona 2018an), eta, horregatik, lehentasunezko korronte espezifikoetako bat da Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Planaren barruan.

ORLOGA industria-eskalatze proiektuetan espezializatutako ingeniaritza da, eta RELOPA proiektuaren sustatzailea da. Hura gauzatzeko, ARALAR paper-fabrikatzailearen laguntza izan du.

ORLOGA
HELBURUAK
  • Kalitate handiko nanozelulosa lortzeko irtenbide berri bat ikertu, diseinatu eta garatzea, papera fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakin-lohien errebalorizaziotik abiatuta.
  • Prestazio handiko eta ekoizpen-kostu txikiko nanozelulosa lortzea eta edukitzea, papergintzako lohien tratamendutik datorrena.
  • ARALAR enpresako instalazioko lohiak 0 km-ko ikuspegiarekin tratatu eta balorizatzea, tokian tokiko nanozelulosa erabiliz.
EMAITZAK
  • Instalazio pilotuan bi prozesu desberdin diseinatzea eta ikertzea: (1) hidrolisi azidoa araztegitik datozen paper-lohiak (kolorea eta kolorerik gabea) balorizatzeko, eta (2) hondakin-zuntzak berreskuratzea, linea sakabanatuz, nahastu eta araztera bidali aurretik.
  • Zelulosa-zuntz baztertuen eta birjinen hidrolisi azidoaren bidez nanozelulosa sortzeko modulu-instalazio malgua diseinatzea; ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez baliozkotzeke dago ingurune errealean.
  • B2B (Biomass to Biorefinery) start-upa sortzea, lortutako irtenbidea garatzeko, baliozkotzeko eta merkaturatzeko helburuarekin. B2Bren ibilbide-orria diseinatzea eta instalazio pilotuaren hasierako proiektua aurkeztea HAZIren bidez Enkarterrin.
ONDORIOAK
  • Nanozelulosa hondakinetatik abiatuta fabrikatzen den instalazioan erabiltzeko tokiko ikuspegia lehentasunezkoa da ekonomiaren, ingurumenaren, legearen eta merkatuaren ikuspegitik ezarpen bideragarria lortzeko garaian.
  • Beharrezkoa da ingurune erreal batean lortutako emaitzak baliozkotzea modulu-instalazio malgu bat abian jarrita, sistema bezero mota desberdinekin ezarri ahal izateko beharrezko egiaztapenak eta baliozkotzeak egin ahal izateko.
  • Baliozkotze horri esker, nanozelulosaren industria-aplikazioak eskalatu ahal izango dira hainbat sektoretan, enpresa eta zentro teknologikoekin I+G+b proiektu frogagarriak eginez.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN