Metalgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

ATOMCESS

OSAGAIAK MANUFAKTURA GEHIGARRI BIDEZ KONPONTZEA, ALTZAIRUZKO HAUTSETIK ABIATUTA

WINOA enpresaren egungo produktua karbono-altzairuzko granailak dira, 100 µm eta 2 mm artekoak. Baina altzairu berezien granailak ekoizteak ekonomia- eta ingurumen-balio erantsi handiko aplikazio garrantzitsuetara hurbiltzea ahalbidetzen du, eskala nanotik hurbil dauden granulometriak landuz. Horretarako, beharrezkoa da beste teknologia batzuk erabiltzea, hala nola zentrifugazio bidezko atomizazioa (berria Euskadin), non WINOAk abantaila praktiko bat duen bere tamaina eta instalazioen irisgarritasunagatik.

Galdaketa handiko pieza akastunak manufaktura gehigarri bidez konpontzea onuragarria izan liteke 450 tona altzairu berezirentzat, balio handiko piezetan. Pieza horiek fabrikazio-instalazioetan birgaldatzen dira urtero, konpondu ezin diren akats txikiak direla-eta, eta horrek energia-inpaktua eragiten du (700 kWh-ko kontsumoa tonako). Manufaktura gehigarria pieza horiek konpontzeko potentzial handiko prozedura izan daitekeen arren, ekoizpen masiborako aplikagarritzat hartzetik urrun dago oraindik, baina ATOMCESS proiektuaren kasuan, aplikazioa interesgarria da balio oso handiko unitateen konponketa delako.

WINOA, mundu mailan altzairuzko urratzaileen ekoizpenean buru den konpainia, ATOMCESSen sustatzailea da. Proiektua gauzatzeko, CEIT zentro teknologikoaren eta ZICLA ekonomia zirkularreko aholkularitzaren partaidetza izan da, eta AMPO eta TUBACEX siderurgia-konpainiak elkarlanean aritu dira.

WINOA
HELBURUAK
  • Altzairuzko hauts berriak atomizatzea, balio erantsi handiko osagaien konponketa aurreratuan manufaktura gehigarriko tekniken bidez erabiltzeko beharrezko ezaugarriekin.
  • Laser bidezko metalezko deposizioaren (LMD) bidez prozesatu daitezkeen altzairu herdoilgaitzezko hautsak fabrikatzeko konposizio egokia zehaztea.
  • Atomizazio zentrifugoko ekipamendua (ATC) diseinatu, eraiki, inplementatu eta optimizatzea, 700 mikra baino gutxiagoko tamaina duen altzairu herdoilgaitzezko hautsa ekoizteko.
  • AMPOk eta TUBACEXek emandako altzairu herdoilgaitzezko piezetatik lortutako frogagailu lauetan akatsak konpontzeko hauts atomizatuek bete behar dituzten baldintzak zehaztea.
  • Konpondutako materialak aztertzea eta horiei aplikatutako saiakuntza normalizatuen bidez prozesua baliozkotzea.
EMAITZAK
  • LMD bidez prozesatu daitezkeen altzairu herdoilgaitzezko hautsen fabrikazioarekin bateragarriak diren maila konposizional hoberenak zehaztea.
  • Txatarra espezifikoa hautatzea, hurbileko bolumen erabilgarriekin, konposizioan doigarria den edukiarekin eta arrazoizko prezioarekin.
  • WINOAren Balmasedako (Bizkaia) instalazioan ATC planta baten parametroak diseinatu, instalatu eta optimizatzea.
  • Konposaketa, granulometria eta morfologia egokiko granaila-hautsa lortzea, manufaktura gehigarrian erabiltzeko.
  • Altzairu herdoilgaitzezko plakez osatutako frogagailuak konpontzeko parametroak optimizatzea, gordailu-tasak barne.
  • Atomizazio-azterketetan sortutako altzairu herdoilgaitzezko hautserako berariazko prozesu-softwarea sortzea eta baliozkotzea.
  • AMPO eta TUBACEXen materialetarako eta piezetarako geometria zilindrikoaren gainean konponketak egiteko ATOMCESS hautsa baliozkotzea.
  • Altzairuzko piezen konponketaren ingurumen-profila % 99 hobetzea: konpondutako altzairu tona bakoitzeko, 523 kg CO2 isurtzea, 281 m3 ur baliokide kontsumitzea, 7,35 GJ energia kontsumitzea edo konposatu organiko lurrunkorren 1,38 kg baliokide isurtzea saihesten da.
ONDORIOAK
  • Instalazioaren alderdi tekniko jakin batzuk oso zehatzak dira nahi diren materialak industria- eta merkataritza-baldintza egokietan lortu ahal izateko. Horregatik, parametroen optimizazioa balio erantsi handikoa da, eta ahalegin handia egin behar izan da ATOMCESS gauzatzeko orduan.
  • Prozesua balioetsitzat jotzen bada ere, ATOMCESSen bezero izan daitezkeen enpresa handiek geometria konplexuko piezak konpondu behar dituzte, sarbide zaila izan dezaketen eremuetan. Horrek esan nahi du robot prototipoak garatu behar direla proiektuaren merkaturatzea osatzeko, eta, gainera, azken negozio-eredua definitu behar dela.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK