Bestelako garraiobideak

IMACERFA

OSAGAI AERONAUTIKOEN FABRIKAZIO GEHIGARRIRAKO MATERIALAK EGIAZTATZEA ETA ERABILTZEA

SEKTORE AERONAUTIKOAK MUNDUKO CO2 ISURIEN % 3 INGURU BOTATZEN DU. Sektorearen isuriak murrizteko bideetako bat aireontzien pisua murriztea da. Fabrikazio gehigarriaren teknologiak aireontziak arintzea ahalbidetzen du, baina horiek industria aeronautikoak eskatzen dituen eskakizunetan oinarritutako materialen ziurtagiria gainditu behar dute. MIZARek, fabrikazio gehigarrian liderra den enpresak, ikusi du arrakasta garbia izan zezaketen kasuak galdu dituztela fabrikazio prozesuei buruzko kalitatezko dokumentazio faltagatik. Proiektuak aplikazio aeronautikoetan ezarriak izateko itxaropen handiak dituzten materialen ziurtapenari ekitea du helburu, eta MIZARek honako hauen laguntza izan du proiektua gauzatzeko: EOSena eta STRATASYSena, 3D inprimaketan adituak diren konpainiak, eta GAIKER Zentro Teknologikoarena.

MIZAR
HELBURUAK
  • MIZAR enpresa aeronautikoen hornitzaileen zorroan kokatzea sektoreko fabrikazio gehigarriko prozesuen enpresa erreferente gisa.
  • Bi material zehatz ziurtatzea: PEKK+CF eta Nylon+CF, fabrikazio gehigarriko prozesuekin osagai aeronautikoak ekoizteko.
  • Material metalikoak DMLS (Direct Metal Laser Sintering) bidez fabrikatzeko prozesua garatzea geruza-lodiera aldakorrekin, ziurtagiri aeronautikoa lortzeko.
  • Titanio-aleazioak EBM (Electron Beam Fusion) teknologietan karakterizatzea aeronautikako optimizazio topologikoetan erabiltzeko.
EMAITZAK
  • Nylon+CF bidez egindako zulatzeko txantiloi lauen perdoi dimentsionalak hobetu dira eta hegazkinetan probatzen ari diren zulatzeko txantiloi kurbatuak fabrikatu dira.
  • Aldi berean hainbat lodieratako piezak fabrikatu dira DMLSn.
  • Aireontzi bateko burdineraren piezaren pisua % 44,7 murriztu da fabrikazio gehigarriaren bidez.
  • Airbus Defense & Spacek MIZARi aplikazio-ohar bat egiteko gonbita luzatu dio, garatutako aplikazioa honako esteka honetan azal dezan: https://mizaradditive.com/sector-aeroespacial-fabricacion-aditiva/
ONDORIOAK
  • Nylon+CF bidez txantiloi kurbatuak egitea prozesu tekniko zaila da, baina lortu egin da, gaur egun probatzen ari diren merkatuko piezen zerbitzura.
  • Barneko know-how garrantzitsu bat garatu da DMLS estandarra baino geruza-lodiera txikiagoko piezekin lan egiteko, aldi berean hainbat lodieratan lan egiteko aukera ematen duena, eta horrek gainkostuetan aurreztea dakar.
  • Aeronautikako sektorerako materialen ziurtapen prozesuak irtenbide teknikoak eta enpresa bezeroarekin etengabeko homologazio-lanak eskatzen ditu. Balio-katearen ekarpena derrigorrezkoa da, eta kasu honetan Airbus barne hartzen du.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK