Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

STRAMER

METAL ESTRATEGIKOEN BALORIZAZIOA LITIO IOIZKO BATERIETATIK ABIATUTA

LITIO IOIZKO BATERIEN KUDEAKETA EGOKIA PREMIAZKOA BIHURTUKO DA epe laburrean. Sektoreko enpresa handiak birziklatze-instalazio berriak sortzeko lanean ari dira, eta bateriak tratatzeko instalazioak birmoldatzen ari dira, bateria tradizionalen birziklapena litio ioizko linea berriekin osatuz. Aurreikuspenek bateria horien erabilera orokorrean hazi dela adierazten dute, bai tresna elektrikoetan, bai mugikortasun elektrikoan. Estatuan birziklatzeinstalazioek tratamendu-lerro berri hori kontuan hartzeko beharra dago.

Litio ioizko baterien hondakinen kudeaketak aurre egin behar dio bateriak birziklatze-prozesuan sartzeko erronkari, tresna elektriko eta elektronikoen (TEEH) eta pilen hondakinak kudeatzeko sistemen bidez, eta baita baterien tipologia desberdinetarako balio duen metodo bat egiteari ere, batez ere LCO (LiCoO2) eta NMC (LiNiMnCoO2) motakoentzat. Gehien erabiltzen diren prozesuak mekanikoak, pirometalurgikoak (baztertu egiten dira Li-ak zepatan amaitzen duelako) eta hidrometalurgikoak dira, eta ohikoa da elkarren artean konbinatzea.

REYDESA RECYCLING, metalak berreskuratzen dituen Grupo Otuako enpresa, STRAMERen buru da, eta INATECen laguntza izan du, Grupo Otuako I+G Unitatearena, alegia.

REYDESA
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Litio ioizko baterien kudeaketarako jarduera produktibo berri bat garatzea, eta horretarako Li, Co eta Ni bezalako metalak berreskuratzeko prozesua osatzen duten faseen azterketa proposatzen da.
  • Tratamenduak eragindako ingurumen-inpaktua gutxitzea.
  • Gaur egun egiten den berreskurapenaren alternatiba industrialen azterketa osatzea.
EMAITZAK
  • TEEHetatik datozen energia biltegiratzeko sistemei buruzko ezagutza tekniko sakona eskuratu da, bertan dauden osagaiei, kantitateei, bereizteko metodoei eta birziklatzeko aukerei dagokienez.
  • Litio ioizko bateriak deskargatzeko eta desegiteko metodologia bat garatu da, eta baita honako hauek dituzten frakzio interesgarriak balioztatzeko metodo sendo bat ere: Cu, grafitoa, Al, altzairu herdoilgaitza, polimeroak eta xede-metalak: Li, Co eta Ni.
  • Sektoreko enpresa erreferenteek gaur egun gauzatzen dituzten industria-prozesuei buruzko zaintza teknologikoko txostena egin da.
ONDORIOAK
  • Negozio-lerro berri bat garatzeko hainbat eszenatoki aztertzeak bateriak biltzeko kontaktuak abiaraztea ahalbidetu du.
  • STRAMERen jarraipena proposatu da, garatutako prozesuaren erakustaldi-proiektua gauzatzeko eta industrializatzeko garaian hobekuntzak ezartzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK