Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

RECYMUFLA

KAUTXURIK GABEKO ETA OSO BIRZIKLAGARRIAK DIREN GARBIGAILUEN ATE-JUNTURAK

ETXEKO GARBIGAILUEN ARROPA KARGATZEKO ATE-JUNTADURAK (EDO MUFLAK) M motako etileno propileno dienoaz (EPDM) eginda daude, eta ezinezkoa da kautxu hori birziklatzea, jasaten duen bulkanizazio-prozesua itzulezina baita. Garbigailuren mufla produktu heldua da, eta aspaldian ez du berrikuntzarik jaso merkatuan. RECYMUFLAk garbigailuaren juntaduraren birziklagarritasuna areagotzea proposatzen du, horretarako elastomero termoplastikoko (TPE) materialez eginiko junturak garatuta.

Honako proiektu hau CIKAUTXOren produktuetan jasangarritasunaren aldagaia bere lerro zurian txertatzeko beharretik dator. Gaur egun ez dago berrikuntza mota hau eskaintzen duen garbigailuko atejunten fabrikatzailerik munduan; beraz, arrakasta izango balu, proiektuak hedadura globala izango luke. Ondorioz, CIKAUTXOri, hots, aplikazio askotarako erabili daitezkeen kautxu eta plastikozko osagaien garapenean eta ekoizpenean espezializatutako enpresari, posizionatzeko eta abantaila bat lortzeko aukera emango lioke merkatuko lehiakortasunari dagokionez.

CIKAUTXO
HELBURUAK
  • Garbigailuen ateentzat kautxurik gabeko eta oso birziklagarriak diren mufla sorta berri bat garatzea, honako baldintza hauek betetzen dituena: estankotasuna, malgutasuna, bibrazioekiko erresistentzia eta urraduraren ondoriozko higadura.
  • Energia-kontsumoa % 15 murriztea eta garbigailuen zarata % 20, martxan dauden bitartean.
  • TPE material birziklagarri berriaren egungo estrusio- prozesua optimizatzea.
  • Fabrikazio-prozesuaren lead time denbora- tartea % 12 murriztea, eta hala, fabrikako energiakontsumoa eta CO2 isurketak murriztea.
  • 2022an juntadura jasangarrien sorta berria merkaturatzea.
EMAITZAK
  • TPEz eginiko materialaren urradura-erresistentzia hobetu da, produktuari ezarritako baldintza teknikoez gain.
  • TPE material berriarekin eginiko garbigailu-juntaduraren injekzio-prozesurako baldintzak ezarri dira.
  • Material berrirako garbigailu-junturaren geometriaren diseinu berria egin da.
ONDORIOAK
  • Materialaren garapenak eta karakterizazioak I+G unitatearekin (CIKATEK) lankidetza estua eskatzen du, CIKAUTXO taldeari materialaren eta teknologiaren (estrusioa eta injekzioa) inguruko beharrezko ezagutza transferitu behar zaiolako, zeina materialaren injekzio-prozesuan EPDM kautxuaren espezializatua den.
  • RECYMUFLA garatzeari esker, ezagutza handiagoa lortu da Compounding estrusioaren inguruan TPEz eginiko formulazio ugari egitean, non termoplastiko, elastomero (SEBS) eta prozesu -eta funtzionalizazio gehigarrien izaera desberdinekin lan egin den.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN