Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
REMACOMPIND
INDUSTRIAKO PRODUKTU ETA OSAGAIEN BIRMANUFAKTURA
BIRMANUFAKTURA EKONOMIA ZIRKULARRAREN ESTRATEGIA BAT DA, balio-bizitzaren amaierara iristen diren produktu eta/edo osagaien bizitza luzatzean oinarritzen dena. Prozesu industriala erabilitako produktu edo osagai bat produktu berri baten ezaugarri, kalitate eta berme maila berdina edo handiagoa lortzean datza. Produktu bat birmanufakturatu daitekeen jakiteko, bere tipologia, aplikatu dakizkioken birmanufaktura teknologiak eta negozio-eredua aztertu behar dira. Birmanufakturak baliabideen erabilera eraginkorra duen manufaktura-industria dakar, eta bere garapen industriala estrategikoa da EAEko Fabrikazio Aurreratuaren garapenean, bere industria-enpresentzat aukera bikaina izateaz gain.
MONDRAGON UNIBERTSITATEAko GOI ESKOLA POLITEKNIKOA (EPS-MU) REMACOMPINDen buru da, eta bertan CEGASAk, bateria industrialen, litio ioizko baterien eta energia biltegiratzeko soluzioen fabrikatzaileak eta BAYREUTHKO UNIBERTSITATEAk parte hartu dute.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN