Eraikuntza eta obrak
TRACEX
HONDEAKETA-LURREN ETA ERAIKUNTZAKO BIGARREN MAILAKO MATERIALEN SOBERAKINETARAKO PLATAFORMA DIGITALA
Eraikuntza-sektoreak erronkei aurre egin behar die lehiakor izaten jarraitzeko eta ekonomia zirkularraren eta iraultza digitalaren paradigma berriekin lerrokatzeko. Besteak beste: lehengaien eskari handia eta kontsumoan efizientziarik eza, hondakin asko sortzea, balorizatzeko ahalmen handia duten baliabide mineralak alferrik galtzea, eta logistikan eraginkortasunik ez izatea. Tartean dauden eragileen artean elkarreragin falta dago, informazio falta dago eta argi eta garbi digitalizatu gabeko sektorea da. Balio-kateko eragileen artean materialak eta hondakinak trukatzea errazteko sortutako hainbat plataforma digitalek (Terrass, Backacia eta Inex Circular Frantzian, Easywaste edo Circular Market Espainian, etab.) porrot egin dute merkaturatzean, eta beste batzuek eraikuntzaz bestelako sektoreak eta hondakin-korronteak jorratzen dituzte.
DE DIEGOk, hau da, TRACEX proiektuaren enpresa sustatzaileak, eta BELAKO eta GUTRAM enpresa bazkideek eraikuntzaren, industriaren eta baliabide materialen korronte nagusien balio-kate osoa hartzen dute. TRACEX proiektuan HERMENEUS WORLD zerbitzu digitalen enpresak eta TECNALIA zentro teknologikoak ere parte hartu dute.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN