Makineria

BeCold

GUTXIENEKO KOPURUEN ARABERAKO LUBRIFIKAZIOA ETA HOZTE KRIOGENIKOA MEKANIZAZIO PROZESUETAN

EBAKETA-LIKIDOA ETA EBAKETA-OLIOAK MEKANIZAZIO PROZESUETAN ASKO ERABILTZEN DIREN bi osagai dira. Pieza baten fabrikazio-kostuaren % 8 eta % 16 artean balio dute, eta ingurumenari eta langileen osasunari kalte egiten diote. Horren aurrean, BeCold ekipoaren diseinuak eta fabrikazioak ondorio horiek gutxitu nahi ditu, gutxieneko lubrifi kazioa eta hozte kriogenikoa konbinatuz.

HRE industria-fluidoen alorreko enpresa hornitzaile global bat da, eta negozio-lerro berriak garatzea ahalbidetuko duen berrikuntzaegitura bat sortu nahi du. Proiektu honetarako, TECNALIA Zentro Teknologikoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroarekin (CFAA) egin du lan.

HRE AUTOMATION
HELBURUAK
  • Ebaketa-fluidoen eragin negatiboak murriztea, eta horretarako ingurumenarekiko errespetuzkoagoak diren ingurune garbiagoak sortzea.
  • 2030erako enpresaren ikuspegia Garapen Iraunkorreko Helburuekin lerrokatzea.
  • Merkatua zabaltzea, ospea handitzea eta marka- irudia hobetzea, hori ahalbidetuko duen merkaturatze- estrategia baten bidez.
  • Produktua garatzen laguntzen duten eta emaitzak optimizatzen dituzten zentro teknologiko eta unibertsitateekin aliantzak eta lankidetzak sendotzea.
EMAITZAK
  • Material ezberdinetan egindako mekanizazio saiakuntzetan erabilitako tresnen bizitza % 25etik % 300era luzatu da. Horietako askok mekanizagarritasun zaila dute, besteak beste: Ti6Al4V, 1.4410 super duplex al tzairua, 316 AISI (altzairu herdoilgaitza), 4340 AISI (Cr-Ni altzairua), ASP23 altzairua (HSS), Ti6Al4V – CFRP, 718 Inconel eta altzairu tenplatua (40HRc).
  • Ebaketa-likidoen erosketatik, erabileratik, ihesetatik eta tratamendutik eratorritako kostu guztiak kendu dira: fabrikazio kostuaren % 16 arte.
  • Lan-baldintzak hobetu dira, eta ez da tailerreko atmosferaren kalitateari kalterik egiten dion CO2-aren saturazio-arazorik egon.
  • % 20tik % 30era bitartean aurreztu da lehiakide zuzenekin alderatuta, ebaketa-abiadura handitzeagatik, tenperatura kontrolatzeari esker tresnen higadura murrizteagatik, gainazalaren integritatea mantentzeagatik, presio baxuan CO2 injekzioarekin hozte kriogenikoa erabiltzeagatik, CO2 gutxiago kontsumitzeagatik eta instalazioaren sinpletasunagatik.
  • Merkatu nazional eta internazionalean bere potentziala hauteman dute, metalen fabrikazioan eta mekanizazioan produkzio handia duten herrialdeetan hain zuzen: Alemanian edo Italian, esaterako.
  • Produktuaren 4 bertsio ezberdin egin dira, behar ezberdinetara egokitu ahal izateko.
  • Sistemak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren osagarriak balioztatu dira.    
ONDORIOAK
  • Garrantzitsua da proiektuko bazkide eta kolaboratzaileekin etengabean harremanetan egotea, emaitzak ahalik eta modu eraginkorrenean lortzeko.
  • BeColdek marketin estrategia optimoa proposatzeko aukera eman du: merkatuaren ikerketa, marketin plana, hitzarmen eta lankidetza berriak edo oreka ekonomikoa.
  • Argi zehaztu dira, alde batetik, produktuaren indarguneak eta aukerak, eta bestetik, mehatxuak eta ahuleziak.
  • 2021 eta 2022 artean, industrializazio osorako lehen 8 ekipamenduak eskaini dira eta ixteko prozesuan daude (besteak beste, Japoniarentzat eta Costa Ricarentzat, osagai medikoen fabrikaziorako).

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK