Metalgintza
AREZIKLA
GALDAKETA-HAREAK BERRERABILTZEA ARGINTZA-PROZESUAN
Euskadiko galdaketa-hareen arazoa sektorearen lehentasunetako bat da; izan ere, gaur egun ez dago irtenbide jasangarririk, ezta bideragarririk ere, hondakin-fluxu horren bolumen guztiak kudeatzeko. Euskadin, urtean 154.000 tona galdaketa-harea eta -zatiki fin sortzen dira, eta balorizazio-tasa % 35 ingurukoa da. Kudeaketaren harira, ohikoena zabortegian ezabatzea da, baina 2030erako zenbatespenek defizit handia erakusten dute harea horiek hartzeko ahalmenari dagokionez. Bitartean, Euskadiko Hondakinen Plan berriak moldaketa-harea berdeak isurtzeko debekua ezarriko du 2023ko abenduan, eta, 2025eko abenduan, berriz, moldaketa kimikoko hareak isurtzekoa.
BETSAIDE Elorrion (Bizkaia) dagoen burdin-galdategi bat da. Urtean 70.000 tona metal likido baino gehiago ekoizten ditu, eta galdaketa-hareen kudeaketa ingurumen-erronka handia da harentzat. AZTERLAN zentro teknologikoarekin aritu da elkarlanean AREZIKLA egiteko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN