Automobilgintza
FRAGPLAS
ERABILTZEN EZ DIREN IBILGAILUEN HONDAKINETAN PLASTIKOAK BEREIZTEA
ERABILTZEN EZ DIREN IBILGAILUEN (EEI) BIZITZA AMAIERAKOTRATAMENDUAREN BARRUAN substantzia eta osagai arriskutsuak deskontaminatzeko eta materialak berreskuratzeko etapak sartzen dira. Lehenik, deskontaminatutako ibilgailua zatitu eta ehotzen da, eta, normalean, bereziteko zenbait pauso ematen dira jarraian. Metalezko frakzioak berreskuratzera zuzendutako eskema bat da, eta bertan frakzio ez-metalikoak bigarren mailan uzten dira. Gauzak horrela, 2012an, korronte horietatik sortutako 37.000 tonatik % 12 baino ez zen birziklatu, % 34 balorizazio energetikorako erabili zen eta gainerako % 54ak zabortegietan amaitu zuen. Bestalde, ibilgailu modernoek gero eta plastiko gehiago dituzte (masaren % 10-15 arte, modeloaren arabera), eta material horien proportzioa gero eta handiagoa izango da bizitzaren amaierako tratamendutik eratorritako fluxuetan.
RECYCLAIRek FRAGPLAS zuzendu du, eta gauzatzeko GAIKER Zentro Teknologikoaren laguntza izan du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN