Automobilgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

ROLLING PLASTICS

ERABILERAZ KANPOKO IBILGAILUETAKO PLASTIKOZKO PIEZAK BIRZIKLATZEA

Erabileraz kanpoko ibilgailuen (EKI) plastiko zatiak birziklatzeko arazo nagusia horiek osatzen dituzten plastikoen bereizketa eskasa da. EKIen birziklatze-sektorea ibilgailuen eduki metalikoa berreskuratzera bideratuta egon da beti, eta modu errazean berreskuratzen da zatikatze-prozesuetan, baina ez da hala gertatzen gainerako materialekin (plastikoak, ehunak, gomak, egurra, larrua, etab.). Material horiek berreskuratzeko irtenbiderik onena jatorriko bereizketa selektiboa da, zeina oso proportzio txikian egiten da gaur egun (ia batere ez erabileraz kanpoko pneumatikoen kasuan).

ROLLING PLASTICS proiektua ZICLAk sustatu du, zeina ekonomia zirkularreko produktuen berrikuntzan diharduen enpresa baita, eta GAIKER zentro teknologikoaren eta ekonomia zirkularreko ECONIA aholkularitzaren laguntza jaso du.

ZICLA
HELBURUAK
  • Plastikoaren EAEko merkatuan 70.000 EKI potentzialen piezetatik datozen plastikozko materialak urtean 1.600 tona arte berriz sartzeko aukera frogatzea, kalitate handiko galautsak lortuz.
  • Gutxienez EKIetan dauden plastikozko hiru piezaren galauts merkaturagarriak lortzea.
  • Zatikatzaileetara iristen den txatar-paketetik plastikozko materialak kentzea, eta, horretarako, gaur egun gehienbat zabortegian uzten den zatiketaren osteko frakzio arinaren bolumena murriztea eta EKIen birziklapen-pisua % 2 handitzea.
  • EAEko plastiko-transformatzaileen ekoizpena eta salmentak handitzea.
  • Tratamendu-zentro baimenduen (TZB) fakturazioa handitzea, eta, horretarako, metal-kontzentrazio handiagoa duen txatar-pakete bat eta EKIetatik atera daitezkeen plastikozko piezak saltzea.
  • Gaur egun baloriza daitezkeen EKIen plastiko-frakzioak ezagutzen laguntzea.
EMAITZAK
  • Polipropilenozko (PP) galauts merkaturagarria lortzea, honako hauek TZBetan erauzita eta ondoren tratatuta: aurreko eta atzeko kolpe-leungailuetako piezak, gurpil-etxeak, torpedo-isurkiak, erremintak eramateko erretilua eta ordezko gurpilaren euskarria.
  • Akrilonitrilo butadieno estirenozko eta akrilonitrilo estireno akrilatozko (ABS/ASA) galauts merkaturagarria lortzea, EKIen aurrealdeko parrilletatik abiatuta.
  • Prozesuaren errendimendua % 55 da PParentzat. Desegokien % 45en barruan, % 3,5 txatar aprobetxagarriak dira.
  • CO2-ri dagokionez 8 kg-ra arte aurreztea birziklatutako PP tona bakoitzeko.
  • TZBetarako lan-eredua definitzea, banantzeko eta bereizteko, urratzeko eta garbitzeko teknologia erabilgarri eta egokiak barne, plastiko-birziklatzaileetarako material egokia izateko helburuarekin.
  • TZBetan piezak erauzteko denborak eta lan-protokoloa zehaztea.
ONDORIOAK
  • Gaur egun EAEn dauden plastikoaren TZBak eta birziklatzaileak ez daude prestatuta prozesua burutzeko beharrezkoak diren lan-protokoloak ezartzeko.
  • Prozesua ez da ekonomikoki bideragarria, desegokien % 45aren ondorioz eta txatar-paketea saltzeko egungo prezioak ez duelako kontuan hartzen plastiko-eduki gehiago edo gutxiago duen.
  • Kataluniako TZB batean egindako proiektua handiagotzea ekonomikoki bideragarria izan zen, TZB handiagoa zelako; izan ere, horrela, plastiko kantitate handiagoak kudea zitezkeen bertan.
  • Proiektuak erakutsi zuen beharrezkoa zela TZBen sektorea EAEn kontzentratzea, baita hondakin plastikoen aurretratamendurako planta bat izatea ere.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK