Elikagaigintza

ENV C

ELIKAGAIGINTZARAKO ERABILERA BAKARREKO ONTZIEN EKODISEINUA

ONTZIEN GAINEKO URTEKO ADIERAZPENAREN ETA GASTRONOMIA BASKAK urtero merkaturatzen dituen ontzien txostenaren bidez, enpresa murrizketa-azterlan bat aurkeztera behartuta dagoen mugatik (21 Tn) gertu dagoela egiaztatu da. Merkatuari egindako inkestek gero eta kezka handiagoa dagoela erakusten dute, eta gizarte osoak partekatzen duen kezka bat da: plastikozko materialen erabileraren ingurukoa. Europako eta estatuko legedian eta iritzi artikuluetan ere etengabe islatzen da. Ondorioz, platerera ateratzeko polipropilenozko (PP) ontzien erabilera arrisku gisa identifikatu da enpresaren Ingurumen Alderdiaren Ebaluazioan.

ENV Cren sustatzailea den GASTRONOMIA BASKAren ekintza nagusia talde desberdinentzat janari prestatuak egitea eta zerbitzatzea da. ENV Cn honako hauek ere parte hartzen dute: alde batetik, GUTIERREZ ANGULOk, ontzi eta elikagaien hornitzaile gisa; eta bestetik, LABORATORIO GESSYMA GALEAk, dastaketak eta baliobizitzaren probak egiteko.

GASTRONOMÍA BASKA
HELBURUAK
  • Erabiltzaileentzako ontzi jasangarriagoak eta hondakin gisa erraz kudeatu daitezkeenak garatzea.
  • Zerbitzua eta kalitatea bermatzen jarraitzeko beharrezko ezaugarriak mantentzea, gutxienez 12 eguneko balio-bizitza emanez.
  • Erabilera bakarreko plastikozko ontzien kopurua urtean % 15 murriztea, gutxi gorabehera.
EMAITZAK
  • Kartoi/paperezko ontzi baten garapena egin da, eta honako hauen baldintzak betetzen ditu: zigilatzearena, hermetikotasunarena, gasen barrerarena, irekidurarena eta analisi mikrobiologikoena.
  • Merkaturatutako erabilera bakarreko plastikozko ontziak % 15 gutxitzea, kartoi/paperezko ontzian bota daitekeen ontzi kudeagarri batekin ordezkatuz.
  • Ontzi konpostagarriak irtenbide gisa deuseztatzea, ez dagoelako hondakin organikoak kudeatzeko edukiontzirik elikagaiak entregatzen diren puntuetan (lantokietan, ikastetxeetan, etab.).
ONDORIOAK
  • Urtean % 5 eta % 6 arteko hazkunde-tasak aurreikusten dira plater prestatuen merkatuan. Kontsumitzaileek gero eta janari prestatu gehiago kontsumitzen dute, eta ostalaritza ere janari prestatuen eskaintza handitzen ari da. Hori guztia produktu eta formatu berrien agerpenarekin batera ari da gertatzen.
  • Ontzi jasangarrietan prestatutako janariaren balio-bizitza luzatzea funtsezkoa da hainbat arrazoirengatik: alde batetik, elikagaiak manipulatzeko eragiketetan alferrik galtzen diren elikagaien, uraren eta elektrizitatearen kontsumoa murrizteko; eta bestetik, banaketa-etapako isurketak murrizteko. Material berriak ikertzea oinarrizkoa da arlo honetako ezagutzan sakontzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK