Elikagaigintza
GREEN PACK
BILGARRIEN PUTZ-EGITEAREN ENERGIA-KONTSUMOA OPTIMIZATZEA
POLIETILEN TEREFTALATOZKO (PET) BOTILAK BI FASE INDEPENDENTETAN EKOIZ DAITEZKE, eta nor bere aldetik optimiza daitezkeen makinetan egiten dira parisoiaren injekzioa eta putzegitea. Parisoiak garraio-sistema batean kokatzen dira elikagailu automatiko batetik. Ondoren, infragorrizko lanparak dituen labesistema batetik igarotzen dira bigun daitezen eta, azkenik, molde baten barruan luzatu eta putz egiten zaie presio handiko airearekin. Hau da edateko uraren, freskagarrien, zukuen, eta abarren botilak fabrikatzeko erabiltzen den teknika.
GREEN PACK UROLAk zuzendutako proiektua da. UROLA kooperatiba da, eta bilgarriak fabrikatzeko irtenbideak diseinatu eta sortzen ditu putz-egite teknologia erabiliz. Proiektu honetan parte hartu dute GALBAIAN enpresak (industria-jabetzan espezializatutako aholkularitza enpresa) eta AZTERLAN teknologia-zentroak.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN