Gaur egun plastikoaren ekoizpenean, erabileran eta kontsumoan hedatzen diren ingurumenarazoei aurre egiteko premia larria dago. EBko Plastikoen Estrategiak plastikoaren baliokatearen funtzionamendua birpentsatzea eta hobetzea eskatzen du, eta horrek inplikatutako eragile guztien ahaleginak eta lankidetza handiagoa eskatzen du, adibidez, plastikoekoizle, birziklatze-enpresa, txikizkari eta kontsumitzaileen aldetik. Berrikuntza eta ikuspegi partekatua ere eskatzen ditu, norabide zuzeneko inbertsioa sustatze aldera.