Automobilgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

PLASTIFICA

POLIPROPILENO BIRZIKLAGARRIA, IBILGAILU ELEKTRIKO ETA HIBRIDOETAN

Ibilgailuen sistemen artean, hozte-zirkuituan du presentzia handiena kautxuak. Dena den, kautxua birziklagarria ez denez, automobilentzako osagaiak egiten dituzten euskal enpresak irtenbide birziklagarri berrien bila ari dira hura ordezkatzeko. Gainera, ibilgailu elektrikoen eta hidrogenozko ibilgailuen gorakadak beste bi betekizun ezarri ditu, birziklagarritasunaz gain: arintzea eta kudeaketa termikoa —alderdi are kritikoagoa—, osagai elektrikoen errendimendua eta bizitza baliagarria optimizatzeko, bateriarena bereziki.

CIKAUTXOren ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-unitatea da CIKATEK, eta PLASTIFICA proiektuaren buru da produktu polimeriko berritzaileen garatzaile gisa egiten dituen jardueren barruan.

CIKAUTXO
HELBURUAK
  • Material termoplastiko berri bat ikertu eta formulatzea, guztiz birziklagarria, arina eta ibilgailu elektrikoen hozte-hodietarako isolamendu termikorako gaitasun handikoa.
  • Ingurumen-aztarna txikiagoko produktuen sarrera erraztea, EAErako material erabakigarri eta giltzarrien ordez, automobil-fabrikatzaile handiekin lankidetzan.
  • Hozte-linearen galera termikoak % 10eraino murriztea, eta, horretarako, baterien autonomia handitu eta haien balio-bizitza zabaltzea.
  • Lehengai birjinen erabilera % 30eraino murriztea.
EMAITZAK
  • Polipropilenoa (PP) oinarri duen material berria. Ibilgailu elektrikoak hozte-lineetarako berariaz formulatu da, eta ezarritako helburuak modu lehiakorrean betetzen ditu.
  • Urtean 6.200 tona CO2 baliokide baino gehiago aurreztea, produktu-zikloaren fase guztiak kontuan hartuta.
  • Ekoizpenean kontsumitutako lehengaietan % 10 aurreztea, kostuetan % 15 aurreztuta.
  • Hiru urtean merkatu-kuota % 10 handitzeko aurreikuspena.
ONDORIOAK
  • PLASTIFICAren arrakastari esker, material termoplastiko berri bat ikertu, formulatu eta inplementatu ahal izan da. Erabat birziklagarria da, PP oinarria du, arina da eta ibilgailu elektriko eta hibridoen hozte-hodietarako isolamendu termikorako gaitasun handia du. Horrela, gaur egun erabiltzen den materiala, alegia, kautxua ordeztu da, eta funtsezko materialen erabilera minimizatzen lagundu da, bai eta automobilgintzaren sektoreko legezko betekizunak betetzen ere.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK