Eraikuntza eta obrak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

EGURBERRI

ZUR KONTRAIJEZTUZKO ERAIKUNTZA-SISTEMAK TOKIKO LEHENGAI BERRIEKIN

Euskadin, zuhaitz-azalerak lurraldearen % 54 hartzen du gutxi gorabehera; 396.000 hektarea inguru da hori. Azken urteotan, onddo-izurrite batek populazio handieneko espeziearen ia % 30 baino gehiago kaltetu du, hau da, Radiata pinua, zeinak EAEko baso-masa osoaren % 31 baino gehiago hartzen baitu. Basogintzako profesionalek ohartarazi dutenez, gaixotasun hori dela-eta zurgintza-sektoreak behea jotzeko arriskua du. Horregatik, tokiko beste zur batzuk erabiltzeko bide berri bat ireki da, hala nola Pinaster pinua eta EAEko baso-azaleran oso ugariak diren hostozabalen beste espezie batzuk. Baso-espezieen konbinazioaren portaeraren azterketari esker, baso-aprobetxamendu jasangarria bultzatzen da, baso-masa mistoak ezartzen dira eta baso-jabeak paisaia dibertsifikatuak sortzera animatzen dira, etorkizuneko gaixotasunen edo izurriteen hedapena geldiarazteko.

EGOINek, hots, EGURBERRI proiektuaren enpresa sustatzaileak, proiektu arkitektonikoak gauzatzeko zurezko eraikuntzak eta irtenbideak diseinatu, fabrikatu eta muntatzen ditu. EGURBERRI proiektua gauzatzeko, TECNALIA zentro teknologikoaren laguntza izan du.

EGOIN WOOD GROUP
HELBURUAK
  • Zur kontraijeztuan (CLT) egitura-produktu berriak garatzea, CLT panelak fabrikatzeko aurreikusi ez diren Euskadiko espezie autoktonoetatik abiatuta.
  • Panelek gaur egun bete behar dituzten egiturazko eskakizunak betetzea eta funtzionaltasunari, segurtasunari eta jasangarritasunari buruzko zehaztapenekin bat datozela bermatzea.
  • Produktibitatea handitzea eta produkzio-kostuak murriztea.
EMAITZAK
  • CLT panelen prototipoak fabrikatzea, tratatutako Radiata pinuaren zurarekin, 2. eta 3. erabilerarako, eta prototipoak egitea, 3, 5 eta 7 geruzako espezieak konbinatuta:

    (1) Pinaster pinua luzetarako geruzetan + Radiata pinua zeharkakoetan.

    (2) Radiata pinua luzetarako geruzetan + Paulownia zeharkako geruzetan.

    (3) Pagoa luzetarako geruzetan + Radiata pinua zeharkako geruzetan.

  • Espezieak konbinatzeko eta Radiata pinu tratatuarekin CLT fabrikatzeko proposamenaren bideragarritasun teknikoa egiaztatzea.
  • Pinu-espezieek, bereziki Paulowniek, CO2 atzitzeko duten ahalmena nabarmen handitzea.
  • Lehengaien garraioak ingurumenean duen inpaktua murriztea tokiko zuraren erabilerari esker.
  • Produktuaren kostu unitarioaren % 15eko murrizketaren aurreikuspena, fakturazioaren % 4ko gehikuntzarekin eta merkatu-kuotaren % 10eko gehikuntzarekin, batez ere nazioartekotzean.
ONDORIOAK
  • EGOINek jarraipena eman nahi dio EGURBERRIn aztertutako tokiko espezieen portaera industrialari, eta, horrela, Euskadiko baso-politiketan lagundu, basoberritzeari dagokionez. Horretarako, instalazioak handituko ditu CLT fabrikatzeko ekoizpen-zentro berri batekin.
  • CLT fabrikazioak espezie koniferoak baino ez ditu kontuan hartu Europan, eta, beraz, pagoaren erabilerak —Euskadin oso ugaria da espezie hori— baliteke ez betetzea CE marka bateragarriaren arautegia.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK