Eraikuntza eta obrak
ECOBRIDGE
ZUBI MODULAR BERRERABILGARRI BATEN EKODISEINUA
ECOBRIDGE PROIEKTUA SORTU ZEN BILBOKO HEGOALDEKO SAIHESBIDE METROPOLITARRA ERAIKITZEKO OBREN TESTUINGURUAN. Zubien diseinuan ohikoa den ikuspegiarekin alderatuta, erabat ezberdina da egitura-ikuskera hori. Izan ere, ehun urtera arteko balio-bizitza duten elementu monolitikoak bilatu nahi dira, eta oso gutxitan hartzen dira kontuan mantentze-lanak. Ohiko kasu horietan, ez dira kontuan hartzen elementuen eraispena eta bizi-zikloaren kudeaketa integrala, eta arazo hori datozen belaunaldiei uzten zaie, besterik gabe. ECOBRIDGEk ekozubi modularra aurkeztu du zubien bizi-zikloaren amaiera hobetzeko. Eraisteko ohiko jardunbideen aldean, modularizazioak aukera ematen du zubia txukun eraisteko eta beste leku batean berrerabiltzeko, hondakinik sortu gabe.
VIUDA DE SAINZ eraikuntza-enpresa bat da, eta zerbitzuak eskaintzen ditu era guztietako obra publiko zein pribatuak eraikitzeko, ustiatzeko eta mantentzeko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN