Makineria

GUIBE SERVICE

ZERBITZU TEKNIKO BERRIA EDOZEIN MARKAKO INDUSTRIA ERREDUKTOREENTZAT

GUIBE, PROIEKTU HAU SUSTATZEN DUEN ENPRESA, sektoreko enpresa bakoitzarentzat egokitutako erreduktoreak diseinatu eta fabrikatzen dituen enpresa espezializatua da, eta makineria horien mantentze eta konponketari zuzendutako negozio unitate berri bat eratu eta garatu nahi du. 4.0 industriaren berrikuntzei esker, GUIBEk erreduktorea monitorizatu eta diagnostikatzen du, eta, horrela, salmenta osteko zerbitzuaren kalitatea eta merkatuaren eskakizunetara egokitzeko gaitasuna hobetzen ditu

GUIBE
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Erreduktore propioak eta/edo beste enpresa fabrikatzaile batzuk aztertzeko eta egiaztatzeko zerbitzu bat eskaintzea, berriz diseinatu, konpondu eta/edo modernizatzeko, beren errendimendua optimizatzeko eta berrindartzeko asmotan.
  • Erreduktoreetan SMART-G izeneko monitorizazio eta diagnostiko sistema bat instalatzea, prebentziozko mantentze-lanak, denbora errealeko gainbegiratzea eta erreduktorearen egoeraren analisi jarraia egiteko.
  • Datuak SMART-G bidez gordetzea, erreduktorearen energia-eraginkortasuna zein ekoizpen-prozesu osoa aztertzeko.
  • Aholkularitza teknikoko eta mantentze prebentiboko planteamenduko zerbitzua ematea, eta kasu bakoitzean osagai kritikoak identifikatzea.
EMAITZAK
  • Baliabideen kontsumoa zein CO2 isuriak nabarmen murriztu dira, lehendik zeuden materialak konpontzeari eta berrerabiltzeari esker.
  • Enpresaren fakturazioari % 5eko ekarpena egin zaio, eta merkatu-kuota % 1 igo da.
  • SMART-G sistema ziberfisikoa aplikatu da erreduktore propioen zein beste fabrikatzaile batzuen erreduktoreen egoera aztertzeko eta monitorizatzeko.
  • GUIBE SERVICE negozio-unitatea eratu da, SMARTGren mantentze- eta instalazio-zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin.
  • GUIBEk enplegua sortu du sail berria sortzean.
ONDORIOAK
  • Monitorizazioari esker, prebentziozko mantentzelanak egin daitezke erreduktorearen errendimendua hobetzeko eta datuen analisiaren bidez haren eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko.
  • Eraginkortasun energetikoko proiektuetan parte hartzea aurreikusten da, monitorizazio-sistemaren bidez jasotako datuetatik abiatuta, eta aurreikuspen baikor batekin energia % 10 aurreztu daiteke.
  • Birmanufakturaren bitartez, baliabideen kontsumoa murrizten da eta enplegua sortzea sustatzen da.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN