Kimikoak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

LEHORTUTA

TXATAR PLASTIKO KONPLEXUEN BEREIZKETA INDUSTRIALA BIDE LEHORRAREN BITARTEZ

MASER enpresaren jarduera nagusia kable elektrikoen hondakinak birziklatzetik datorren nahasketa plastikoaren tratamenduan oinarritzen da; horretarako, bide hezean bereizteko prozesu bat aplikatzen da, eta, horren ondorioz, PVC, PE eta kobrezko frakzio berreskuratuak sortzen dira. Prozesuaren energia-kontsumoa eta aztarna hidrikoa murrizteko asmoz, MASERek bide lehorreko lerro berri bat ezarri du, eta bide hezearen aldean, ingurumen- eta ekoizpen-helburuak hobetu ditu PVC birziklatua ekoizteko: uraren erabilera murriztea eta ekoizpen-ahalmena handitzea.

Industria-instalazio berri horren ezaugarri bereziei esker, Euskadin sortutako plastikoen eta metalen beste korronte konplexu batzuk tratatu eta birziklatu daitezke. Gaur egun, frakzio horiek ezin dira berreskuratu prozesu egokirik ez dagoelako, eta, beraz, zabortegira bidaltzen dira. Nahaste konplexu horien adibide batzuk —gehienak Euskadin finkatutako hondakinak kudeatzeko enpresek sortuak— granulometria txikiko korronteak dira, gailu elektriko eta elektronikoen (GEEH) hondakinen kudeaketatik eratorritakoak, kableak eta beste batzuk, erabileraz kanpoko ibilgailuak eta beste txatar batzuk zatikatzeko prozesuetan sortutako korronteak, txertatu metalikodun plastikoak, leihoetako hondakinetatik datozen plastikoak eta jatorri desberdineko frakzio plastikoak.

MASER plastikozko eduki handiko hondakin-korronteen tratamenduan espezializatutako enpresa bat da, eta LEHORTUTA proiektuaren buru izan da. Proiektu hori gauzatzeko, GAIKER zentro teknologikoaren eta ZICLA ekonomia zirkularreko aholkularitzaren laguntza izan du.

MASER
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • MASERen bide lehorrean bereizteko prozesu berriaren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, ingurumenekoa eta komertziala frogatzea, plastikozko frakzio konplexuak tratatzeko.
  • Plastiko eta metalezko frakzioak dituzten korronte konplexuak zabortegian ez ezabatzea.
  • Plastikozko korronte horietako kontzentratu metalikoak (kobrea, altzairua eta aluminioa) berreskuratzea.
  • Plastikozko kontzentratuak berreskuratzea bigarren mailako plastikoaren merkaturako.
  • Prozesu berriaren frogapen bat egitea industria-mailan, plastiko eta metalen korronte konplexu bat tratatzeko, korronte posibleen artean ezaugarriei, irisgarritasunari eta bolumenari erreparatuta hautatua.
  • Plastiko berreskuratuen frakzio berrietarako merkataritza-irteerak identifikatzea, eta, horrela, MASERen merkataritza-zorroa dibertsifikatzea.
  • Tratamendu-prozesua ingurumenaren aldetik ebaluatzea, bizi-zikloaren azterketaren (BZA) ikuspegitik.
  • MASER ezartzea plastiko eta metalen korronte konplexuen balorizazio mekanikoaren erreferente industrial gisa, eta hondakinen kudeaketaren sektorerako baliozko eskaintzarako oinarriak jartzea.
EMAITZAK
  • 7 enpresatatik jasotako hondakinen 15 frakzio ezaugarritzea eta aztertzea.
  • 4 frakzio hautatzea, analisien, morfologiaren eta esperientziaren arabera —horietarako, prozesuak diseinatu ziren hainbat teknologia konbinatuz—, eta horiekin proba erdi-industriala (200 kg inguru) egitea, proba industrial osorako material 1 hautatzeko.
  • Proba industrialean % 92an araztutako rPETa lortzea, EKORECek, hots, Euskadiko PETen erreferentziazko birziklatzaileak, jasotako errefusa-frakzio baten % 50eko kontzentrazioko materialetik; alderdi guztientzako prezio lehiakorra du.
  • Prozesuan ingurumen-aztarna % 45 murriztea, eta frakzioa zabortegian ezabatzearen aldean.
  • Lortutako rPETarekin laborategian BHET monomeroa lortzea, solbolisi-probaren bidez (birziklatze kimikoa).
ONDORIOAK
  • Hondakinen heterogeneotasunak ezaugarri horiek dituzten hondakin plastikoen kudeaketako baldintza izaten jarraitzen du. Hondakina hornitzen duen enpresak baldintza egonkorretan ekoitzi eta biltegiratu behar du.
  • MASERen aurretratamendu mekanikoko teknologien konbinazioa bakarra da Euskadin, eta gaur egun merkatuan dauden hainbat hondakin-frakziorekin egin dakieke.
  • Halaber, instalazioa interesgarria da birziklatze kimikoaren industria sortu berria material araztuz hornitzeko, LEHORTUTA proiektuaren esparruko laborategiko probetan frogatu den bezala.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK