Automobilgintza
REPTOOL
TRESNAK BERRESKURATZEA BEROAN FORJATZEKO
BEROKO KONFORMAZIO-PROZESUKO TRESNAK HIGATU EGITEN DIRA erabiltzearen poderioz eta txatar bolumen handia sortzen dute, eta horrek enpresarentzat kostu ekonomiko eta ingurumen-kostu handiak dakartza. Soldadura-teknika tradizionalen bidez kargatzea ez da oso eraginkorra konformazio-tresnak fabrikatzeko industriak gaur egun erabiltzen dituen erresistentzia handiko altzairu berrietan. Dena den, teknologia ez-konbentzionalen bidez hautsa eta hari metalikoa jalkitzean oinarritutako fusio bidezko ekartze edo birkargatzeteknikak, elektroi-sorta eta laserra kasu, konformazio-tresnak berreskuratzeko benetako alternatiba dira gaur egun.
ESTAMCALek, Satuerca Taldeko automobilgintzaren sektorerako pieza bereziak ekoizten espezializatutako konpainiak, REPTOOL zuzendu du, non TEKNIKER Zentro Teknologikoa ere lanean aritu den.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN