Bestelako garraiobideak

FUNDITREN

TRENBIDEKO OSAGAIEN INGURUMEN-INPAKTUA MURRIZTEA

TRENBIDEETAN ERABILTZEN DIREN BALAZTA-MULTZOEN PIEZAK ALTZAIRUZ eginak egoten dira. Altzairuak burdinurtu nodular estandarrak baino propietate mekaniko hobeak ditu, baina xahutze termiko eskasagoa dauka, zeina balazta-sistemetan parametro garrantzitsua den, frenatzerakoan sortutako beroa askatu behar baitute. Beste alde batetik, altzairu moldekatuak bere propietate mekanikoak piezari tratamendu termiko normalizatuko prozesu bat egiten bazaio soilik eskuratzen ditu, hau da, pieza giro-tenperaturatik 850-900ยบ C-ra arte eramatean soilik. Trenbide-osagaien euskal sektorea 70 enpresa baino gehiagok osatzen dute, eta herrialdeko tren-esportazio guztien % 80 baino gehiago metatzen dute. FURESA, hainbat sektoretarako balio erantsi handiko burdinurtu nodularreko piezak fabrikatzen dituen enpresa, FUNDITRENen buru da, eta aurrera ateratzeko TECNALIA Zentro Teknologikoaren laguntza izan du.

FURESA
HELBURUAK
  • Piezen fabrikazio-prozesuaren energia-kontsumoa murriztea, aleazio-elementuen kontsumoa murriztea (kromoa, nikela eta molibdenoa bezalako metal kritikoak barne), zepa gutxiago sortzea eta pieza arinagoak egitea.
  • Lan-metodologia berri bat ezartzea, fabrikazio- prozesua normalizatzeko eta piezen azken propietateak modu sistematikoan aurreikusteko, horretarako kostu baxuena duen aleazio-konposizio egokiena aukeratuz.
  • Produkzio-kostuak (lehengaiak eta energia) % 12 murriztea, altzairuzko piezen fabrikazioarekin alderatuta.
  • FURESAren merkatu-kuota % 5 handitzea.
EMAITZAK
  • Energia-kontsumoa % 31 murriztu da gutxi gorabehera.
  • Ferroaleazioen kontsumoa % 51 murriztu da, eta zepak sortzea % 28, gutxi gorabehera.
  • Aztertutako kategorietan (azidotzea, eutrofizazioa, klima-aldaketa, oxidazio fotokimikoa, ozonogeruzaren murriztea) ingurumen-inpaktua % 8 eta % 24 artean murriztu da.
  • Piezaren pisua % 2 murriztu da.
  • Erresistentzia eta luzapena kalkulatzeko algoritmo adimendun autorregulatzaile bat garatu da, eta aleazioaren konposizio jakin bat proposatzen du, piezek behar dituzten propietateak lortzeko aukera ematen duena.
  • Burdinurtu nodularrean lan egitean fabrikazio-kostu totalaren % 12 aurreztu da.
ONDORIOAK
  • FUNDITRENek prozesuaren sistematizazioan hobekuntza nabarmena lortu du, eta orain giza faktorearekiko mendekotasun txikiagoa du. Aleazioaren konposizioaren emaitzen aurreikuspenak piezen errefusatzea eta lehengaien kostuak murrizteko aukera ematen du. Prozesua prest jarri eta emaitzak egiaztatu ondoren, lan-metodologia txertatu da, langileen prestakuntza barne.
  • Egindako garapenari esker, FURESA hazi egin da trenbide-merkatuan, eta orain produktu lehiakorrago bat du.
  • Egindako BZAk aukera ematen du labe garaiko lingotearen ordez hautatutako altzairu-txatarraren kontsumoaren ingurumen-inpaktuaren murrizketa nabarmena identifikatzeko, eta horrek garapen berri bat eskatzen du ekonomia zirkularreko proposamen berri batean gauzatzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK