Kontsumo-ondasunak

CIRTIO2

TITANIOA BERRESKURATZEKO PAPER-FABRIKAKO LOHIEKIN EGINIKO PROZESU BERRIA

EAEN TITANIO DIOXIDO (TIO2) ASKO DUTEN 2.000 TONA PAPERLOHI INGURU SORTZEN DIRA URTEAN, eta mundu mailan 110.000 tona. Lohi horiei ez zaie ia baliorik ematen, baina TiO2 nahiko balio handiko minerala da eta pigmentu zuri gisa erabiltzen da. Oraindik ez dira TiO2 hondakinen errekuperazio prozesuak ezagutzen, eta, hala ere, kontsumitutako energiaren eta TiO2 kg bakoitzak aireratutako CO2aren % 80 aurreztuko luke, TiO2 meatzaritzaren bidez lortzeko ohiko prozesuekin eta prozesamendu kimiko intentsiboekin alderatuta.

EKONEK
HELBURUAK
  • Titanio asko duten paper-fabrikako lohietatik TiO2 lortzeko prozesu berri bat karakterizatzea, ekonomikoki eta teknikoki.
  • Gutxienez % 70 TiO2 duen hauts fin bat lortzea paper- lohietatik TiO2ren arazketa-prozesu optimizatu baten bidez.
  • Horren kostua ohiko TiO2 kostuaren azpitik dagoela baieztatzea.
  • Lortutako TiO2 komertzialki baliozkotzea, hura kontsumitzen duten industrien aurrean.
EMAITZAK
  • Azken bi produktu lortu dira, eta hasieran % 20 eta % 30 TiO2 eduki zuen lohitik % 70 eta % 80 TiO2 hauts fin lortu dira.
  • Energia kontsumoa 100 MJtik 14,72 MJra murriztu da ekoitzitako TiO2 kg bakoitzeko.
  • CO2ren emisioa 8 kg-tik 1era murriztu da ekoitzitako TiO2 kg bakoitzeko.
  • Ekonekek garatutako Pulse Combustion Drying teknologia erabiliz arazte-prozesu bat optimizatu da, zeinak kaltzinazioa, azido-garbiketa eta lehorketa barne hartzen dituen.
  • Ekoizpen kostua nabarmen murriztu da meatzebaliabideetatik TiO2 lortzeko ohiko prozesuarekin alderatuta.
  • Betegarrien aplikagarritasuna balioztatu da, lortutako produktuek 94ko zuritasuna baitute, pigmentu zuri purua 100 izanik.
ONDORIOAK
  • Garatutako industria-prozesua bideragarria da: kostu erakargarria, ingurumen-inpaktu txikiagoa, eta industria ezberdinetan aplikazioak dituen eta hondakinetatik datorren TiO2 batekin. Hala ere, erosteko oztopoak daude, TiO2 ez delako gaur egun merkatuan dagoen TiO2 birjinaren guztiz berdina, merkatua bere produktu batzuk birformulatzera behartzen duelako (teknikoki posible den zerbait).
  • Proiektuaren azken ezarpenak TiO2 kontsumitzaile potentzial berriak behar ditu, proiektuan sortutako TiO2-ren ingurumen-inpaktua aurreztu nahi dutenak, eta, beste aldetik, beste agente batzuekin jasotako TiO2-ren arazketa handiagoa aztertu behar da.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN