Eraikuntza eta obrak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

MEBAM

SIDERURGIA-INDUSTRIAKO AZPIPRODUKTUEKIN EGINDAKO MORTEROAK

Euskadin urtean sortzen diren altzairugintzako 600.000 tona zepa baino gehiagoren % 30 altzairu berezi eta herdoilgaitzaren ekoizpenetik dator. Era berean, urtean erabiltzen diren 181.000 tona galdaketa-harearen % 20 harea kimikoak dira (fenolikoak, furanikoak edo kimiko-silikatokoak), eta zabortegira bideratzen dira oso-osorik. Bigarren mailako materialetan oinarritutako hormigoiekin PISSAM proiektuan eskuratutako aurretiko ezagutza eta esperientzia oinarri erabilgarria da produktu-lerro berri bat lortzeko. Erabilitako moldaketa-harea guztiak birziklatzea lortzeko Eusko Jaurlaritzak galdaketa-sektorearekin egindako borondatezko hitzarmena sinatu eta hedatu denez, beharrezkoa da merkatuan irtenbide tekniko operatibo berrien eskuragarritasuna bizkortzea.

Hormigoizko aurrefabrikatuetan aditua den HORMOR konpainia izan da MEBAM proiektuaren buru. TECNALIA zentro teknologikoaren laguntza izan du, eta Euskadiko hainbat instalaziotako hondakin-materialak erabili ahal izan ditu.

HORMOR
HELBURUAK
  • Mortero berriak garatzea eta baliozkotzea, altzairu arrunta ekoizteko prozesuetatik eratorritako azpiproduktu industrialen balorizaziotik eta galdaketatik eratorritako moldaketa kimikoko hareen berreskurapenetik abiatuta.
  • Altzairua ekoizteko prozesuan sortutako zepetatik eratorritako harea siderurgikoa eta galdaketako moldaketa-hareak konbinatzea, igeltserotzako mortero berriak fabrikatzeko kareharrizko harea naturalaren ordezko gisa, eta, bereziki, bizitegi-, industria- eta merkataritza-eraikinak eraikitzeko, birgaitzeko eta kontserbatzeko. 
  • Morteroen lerro berri horien merkatuaren aktibazioa sustatzea, alternatiba bideragarri gisa, erosketa publiko berdearen irizpideak proposatuz eta aplikatuz.
EMAITZAK
  • Moldaketa-harea eta zepa zuria duten igeltserotzako morteroak fabrikatzea, bi materialak konbinatuta dituzten dosifikazioekin, zementu-ehunekoaz gain, erresistentzia mekaniko egokiak lortzen dituztenak.
  • Mortero berrien ekoizpen-kostuetan % 36 aurreztea.
  • % 50 eta % 84 arteko hobekuntza, ebaluatutako ingurumen-inpaktu guztiei dagokienez.
  • Aztertutako hiru moldaketa-hareak baliozkoak izan dira; ostera, zepa zuriko bi iturrietatik bakarrak izan ditu ezaugarri kimiko eta fisiko-mekaniko egokiak zementu-oinarriko morteroetan erabiltzeko.
ONDORIOAK
  • MEBAM proiektuak frogatu duenez, moldaketa kimikoko hiru harea eta zepa zuria aplikatzea teknikoki bideragarria da igeltserotzako morteroak fabrikatzeko, eta ingurumen-inpaktua minimizatzen du jatorri naturaleko lehengaien kontsumoari dagokionez.
  • Zepa zuriak erabili aurretik balorizatu behar dira, eta, horretarako, desferretizatu, tratatu, iman batekin metalezko trazak kendu eta 2 mm-tik behera bahetu beharko dira.
  • Moldaketa-harea eta zepa zuria erantsita duten zementu-oinarriko produktuen iraunkortasunari buruzko azterketa egin behar da, epe luzerako portaera bermatzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK