Eraikuntza eta obrak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

REHASERV

SERBITIZAZIOA ERAIKINEN BIRGAIKUNTZAN

Eraikuntza funtsezko sektoreetako bat da eredu ekonomiko zirkular baterako trantsizioan, baliabideen asko kontsumitzen eta hondakin asko sortzen direlako bertan. Eraikinak birgaitzeko premia handia dago EAEn, eta finantzaketa-aurreikuspen handia dago horrelako esku-hartzeetarako, baina, bestalde, deskonexioak daude diseinuko, eraikuntzako, erabilerako eta mantentze-lanetako prozesuen eta bizi-amaierako prozesuen artean; hori dela-eta, kalitate txarreko esku-hartzeak burutzen dira, non ez baita eraikinaren bizi-ziklo osoa kontuan hartzen.

FHIMASAk, eraikuntzaren sektoreko erreferentziazko enpresa hornitzaileak, birgaitzearen sektorean posizionatu nahi du, kalitatezko irtenbide bat eskainiz. Hala bada, REHASERV proiektuaren buru da, eta hura gauzatzeko, honako hauen laguntza izan du: I-INGENIA, diziplina anitzeko ingeniaritzako eta arkitekturako zerbitzu profesionalen enpresa; GRUNVER SOSTENIBILIDAD, karbono-aztarnan eta bizi-zikloaren azterketan (BZA) aditua den ingurumen-aholkularitza, eta RENER, eraikinen birgaitze energetikoko enpresa.

FHIMASA
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Hausnarketa estrategikoa egitea, serbitizatutako negozio-ereduak aztertzea eta negozio-eredu zirkular berri baten bideragarritasuna aztertzea: eraikinak (publikoak eta pribatuak, bizitegietakoak eta industrialak) birgaitzeko serbitizazioa.
  • Negozio-eredu tradizionalen aldaketa bultzatzea.
  • Produktuen enpresa fabrikatzaileen mendekotasuna murriztea eta merkatuaren beharrak asetzean zentratzea.
  • Lehen enpresa fabrikatzailearen interesekin bateragarriak ez ziren ekodiseinuko estrategiak aplikatzen uztea.
  • Eraikinaren bizi-ziklo osoa kontuan hartzen duen diseinu baten alde egitea.
EMAITZAK
  • Eraikinak birgaitzeko proiektuetarako REHASERV zerbitzua merkaturatzea (http://www.rehaserv.com).
  • REHASERV zerbitzurako partzuergoa eratzea, FHIMASA eta VICONSA eraikuntza-enpresek, KARBI birgaitze-enpresak eta I-INGENIA ingeniaritzak osatua, ERAIKUNE-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterraren laguntzarekin.
  • Bilboko eta Abanto-Zierbenako auzoetarako eta jabekideen erkidegoetarako diseinu-proiektuak egitea, merkataritzaren eta ingurumenaren aldetik emaitza bikainekin (energia-efizientzia, zirkulartasuna, jasangarritasuna, etab.).
  • Hurrengo urteetan partzuergoko bazkide izango den enpresa bakoitzarentzat aurreikusitako % 30 inguruko fakturazioa handitzea.
ONDORIOAK
  • Serbitizazioak, hasiera batean, harrera eta bideragarritasun handiagoa du bizitegi-eraikin pribatu zein publikoen birgaitzean. Hori, eraikinak birgaitzeko zerbitzuen eskari handiarekin batera, interesgarria da zerbitzua merkaturatzeko.
  • Administrazio publikoak REHASERV proiektuan parte hartzea funtsezko faktorea izan da, eta, horri esker, konplexutasun- eta irismen-maila handiagoa lortu da, merkatuan bereizketa argia, eta posizionamendua ekonomia zirkularreko Europako politiken erronken, estrategien eta finantzaketaren aurrean.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK