Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
REEF
PRODUKTUAREN INGURUMEN-AZTARNAREN ARAUAK GARATZEA SEKTORE ELEKTRIKORAKO
Produktuen eta/edo zerbitzuen ingurumen-portaerari buruzko informazioa transmititzeko sistemak eta etiketak oso sakabanatuta daudenez, Europako Batzordea ingurumen-aztarnaren metodo komunak bultzatzen ari da 2013tik.
IBERDROLAk eta EDPk esperientzia handia dute nazioarteko ISO/TS 14072:2014 araupean erakundeen ingurumen-aztarnak garatzen, baina Europako Batzordearen esparruan araurik ez dagoenez, desberdintasunak daude azterlanen irismenari dagokionez (sistemaren mugak, zenbatespenak, ebaluazio-metodologia, etab.). REEF proiektua esperientzia horretan oinarritzen da, energia elektrikoaren ingurumen-aztarnak garatzeko irizpideak bateratzeko.
IBERDROLA izan da REEF proiektuaren buru; EDP izan du kide, eta GRUNVER SOSTENIBILIDAD ingurumen-aztarnan eta BZAn aditua den aholkularitza-enpresaren laguntza izan du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN