KALKULUEN ARABERA, EB-27KO URTEKO KONTSUMO ELEKTRIKOAREN % 11 (300 TWh), gutxi gorabehera, ponpa zentrifugoei lotuta dago. Ingurumen-inpaktu hori, atariko bizizikloaren analisien arabera (BZA), erabilera-fasean gertatzen da nagusiki, energia-eraginkortasuna funtsezko parametroa izaten baita orduan.
EMICA ponpa zentrifugoak fabrikatzen eta komertzializatzen dituen enpresa bat da, patente propioak eta mantentze eta laguntza-tailer propio eta kontzertatuak dituena.
EMICAren katalogotik aukeratutako ponpa zentrifugo modelo arrakastatsu bat hobetzea, metodo sinplifikatu eta industrializagarria garatzeko eta hobekuntzak gainerako katalogoan aplikatzeko.
CFD (computational fluid dynamics) modelo bat balioztatzea eta hobekuntza sistema bat ezartzea beste hainbat modelotan errepikatzeko.
Hautatutako ponparen errendimendua hobetzea puntu optimoan (% 5eko hobekuntza eginez gero, aztertutako ponpa-unitate bakoitzeko urteko CO2 baliokideren isuriak 37 tonara murriztuko lirateke, eta % 10 murriztuko lirateke gaur egun urtean erabilera- ordu berdinean isurtzen diren emisioak).
EMAITZAK
Proba-banku batean CFD eredua alderatzeko probatutako prototipo fisiko bat fabrikatu da, eta horrek ekipoaren errendimendu hidraulikoan inpaktu handiena duten piezak gurpila, bultzada-gorputza eta xurgatze-estalkia direla frogatu du.
Ponparen errendimenduak ez du hobera egin hainbat birdiseinuk elkar eraginda ere, eta ez da hobekuntza nabarmenik lortu.
Elementuak aldatu dira ponpak diseinatzeko software berri baten gomendioaren arabera, eta horrek ere ez zuen funtsezko hobekuntzarik izan errendimenduaren puntu optimoan.
ONDORIOAK
ECOPUMPek adierazten du aztertutako ponparen errendimendua, eta ziurrenik baita EMICAko katalogoko beste askorena ere, oinarrizko diseinuaren hobekuntza-asintota batera iritsi dela, ziur aski enpresaren ibilbide luzearen eta ezagutza hidraulikoaren heldutasunaren ondorioz.
Badirudi beharrezkoa dela lan-ildoak berregokitzea, sistema zabalago baten hobekuntzarantz, motoponpa sistemaren hobekuntzarantz, hain zuzen, eta sistemaren benetako kontsumoa optimizatzea; izan ere, efizientzia optimoko puntu desberdinak dituzten bi elementuk osatzen dute sistema: motorrak eta ponpak.
Enpresa bezeroaren eguneroko eragiketa-beharrak egun batetik bestera aldatu daitezke, eta kasu askotan, benetako sistemaren lan-puntuak teorikoki diseinatzen diren horietatik aldentzen ditu.
Motoponpa sistemak enpresa bezeroaren eragiketapuntu errealen (finkoak edo aldakorrak) multzoaren kontsumo erreala hobetzeko ikuspegitik aztertzeko, trakzio- eta kontrol-sistema lehiakorrak garatu behar dira.