Elikagaigintza

REFILM

PLASTIKOZKO FILM BIRZIKLATUAK ONTZIRATZEAREN SEKTORERAKO

EUSKADIKO ZABORTEGIETAN URTEAN METATZEN DEN PLASTIKOHONDAKINEN BALIOA 12 MILIOI EUROTIK GORAKOA DA. Plastikozko hondakin horiek ez direnean zabortegira behar bezala eramaten, sarritan ozeanoetan amaitzen dute, kudeaketa txarra dela eta. Kontsumitzaileek ez dituzte produktuak behar ez bezala bota behar, ez, baina plastikoen fabrikazioaren sektoreak erabiltzen dituen materialen eta gauzatzen dituen prozesuen kontrol handiagoa eduki behar du, sortzen dituen hondakinak ahalik eta gehien gutxituz 

PLASTIGAUR, REFILM enpresaren sustatzailea, bilgarriratzeko film plastikoaren fabrikatzailea da, eta plastikozko errefusa sortzen du ekoizpen-prozesuan, zeinak ingurumenean nahiz ekonomian eragina duen.

PLASTIGAUR
HELBURUAK
  • PLASTIGAURek sortutako hondakinetatik berreskuratutako materialaren proportzio jakin bat duten film berriak garatzea.
  • Jardueraren ondorioz sortutako errefus guztiak kudeatzea.
  • Ekoizpen-prozesuaren eraginkortasuna areagotzea.
EMAITZAK
  • Berreskuratutako materialaren ehuneko jakin bat duten filmak lortu dira, eta bigarren eta hirugarren mailako bilgarrien sektorean aplika daitezkeen propietateak dituzte.
  • Ohiko produktuak fabrikatzeko erabiltzen den teknologia egokitu da, berreskuratutako materiala sartuz.
  • Lehengaiak modu nabarmenean aurreztu dira, aurretik baztertzen zen materiala berrerabiltzearen ondorioz.
  • Film berrien ekoizpenaren karbono aztarna % 24 murriztu da.
ONDORIOAK
  • REFILMen erronka nagusia elikagaigintzako lehen ontzietan material birziklatua erabiltzea da, izan ere, kontsumitzailearen segurtasun eta osasun arrazoiengatik araudiak elikagaiekin kontaktuan jartzen diren materialen baldintzak ezartzen ditu. Materialaren trazabilitatea ezinbestekoa da balio-kate osoan zehar oztopo hori gainditu ahal izateko.
  • Bezero askok ez dute oraindik material mota hau erabili nahi, kalitate, erabilgarritasun eta moldagarritasun faltagatik, eta marka handiek normalean ez dituzte birziklatutako materialak onartzen, funtzionaltasun, aplikazio, prozesu edo legediarengatik.
  • PLASTIGAURek birziklatutako materialarekin egindako film berriak sartu ditu bere katalogoan, eta dagoeneko bere bezero nagusietako batzuk probatzen ari dira. Merkaturatzeari esker, PLASTIGAURek sortzen dituen hondakinen zati handi bat berrerabiltzeko aukera dauka.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN