Kontsumo-ondasunak
SUSPLAS
PLASTIKO JASANGARRIAK DISEINUKO ALTZARIETARAKO
Altzariek ez dute ezaugarri tekniko zorrotzak dituzten plastikorik behar; hortaz, sektore horrek erraz integra ditzake material birziklatuak bere katean. Bestalde, plastikoa, material gisa, konpondu beharreko ingurumen-arazo handienetako bat da, birziklatzen ari ez den plastiko asko dagoelako eta, azkenean, ingurumena kutsatzen duelako. Hala ere, beharrezkoa da plastiko birziklatu jasangarriagoak eta egokitzeko ahalmen handiagoa dutenak aztertzea, diseinuko altzarien fabrikazioan erabiltzeko, alternatibak aukeratzeko eta lagin adierazgarri eta formulagarriekin lan egiteko. 3D inprimaketako teknologia berriei esker, altzarien prototipo funtzionalak erraz lor daitezke.
ONDARRETAk, hots, SUSPLAS proiektuaren buru izan den enpresak, altzariak egiten ditu tradizioan eta berrikuntzan oinarrituta, eta proiektua egiteko honako hauen laguntza izan du: 3R3D (3D inprimaketan aditua den enpresa), URTETA (plastikoen injekzioan espezializatua dagoen konpainia), IK INGENIERÍA ingurumen-aholkularitza, eta HABIC, Euskadiko ekipamendu-, altzari-, eta diseinu-klusterra.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN