Kontsumo-ondasunak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

FIBRACAT

PAPERGINTZAKO LOHIAK MATERIAL XURGATZAILE GISA BALORIZATZEA

EAEn urtean sortzen diren ia berrehun mila tona pasta-paper lohien % 50 baino gehiago zabortegira bideratzen da oraindik. EAEko paper-fabrika gehienak Araian 50-75 km-ko inguruan daude, FIBRACATen egoitzan, zeina xurgatzaile ekologikoen fabrikazioan enpresa aitzindaria baita.

Material xurgatzaileen merkatuek, industria-aplikazioetarako, granulometria, biltzeko erraztasuna, izaera irristagaitza, bizitzaren amaiera eta halako parametroak baloratzen dituzte; ostera, etxeko maskoten merkatuetan, usaina, kolorea eta ezaugarri aglomeratzaileak. Normalean, xurgatzaile mineralak (sepiolita, attapulgita, silize-gela) eta begetalak (zerrautsa, papera) erabiltzen dira. Etxeko animalien etzalekuen egungo merkatua 9 milioi eurotik gorakoa da, eta 500 milioi eurotik gorakoa Espainian eta Europan, hurrenez hurren.

FIBRACAT izan da proiektuaren buru, eta papergintzaren sektoreko hainbat enpresak parte hartu dute bertan, hala nola IBERPAPEL, MUNKSJÖ eta PAPRESA enpresek.

FIBRACAT
HELBURUAK
  • Pasta- eta paper-industriako lohiak etxean eta industrian erabiltzeko gama altu berritzaile baten material xurgatzaile gisa (olio-isuriak, hidrokarburoak) balorizatzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzea, jatorri birziklatuko alternatiba gisa, sepiolita eta antzeko material mineralen aurrean.
  • Likidoen % 300eko atxikipenaren egungo prestazio onak hobetzea, usainen atxikipena handitzea eta kolore berriak izatea, merkatu industrialean sartzeko eta orain arte garatutako lehen produktuen aldean % 25etik % 50era bitarteko balio erantsi gehigarria duten gama altuko xurgatzaileak merkaturatzeko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi paper-fabriketako lohien egokitasuna baloratzea, tinta-kentzearen lohietarako eta landare-zuntza duten lohietarako irtenbide potentziala izango bailirateke.
EMAITZAK
  • Identifikatutako 2 merkatu nagusietara bideratutako 3 produktu garatzea: katuen eta karraskari txikien etxeko merkatua eta xurgatzaile industrialen merkatua.
  • Produktu horiek izan behar dituzten propietate eta ezaugarri nagusiak identifikatzea: dentsitatea, xurgatze-ahalmena, kolorea, etab. 
  • Etxeko merkaturako 2 produktu-gama (FibraCat Absorbent) garatzea: oinarrizko gama, xurgapen onarekin eta usainen kontrolarekin, eta gama altua, zeinean, gainera, kolorea eta aglomerazio-ahalmena eta antzeko zehaztapenak sartzen batira. Biek material gutxiago erabiltzen dute gernu kantitate bera xurgatzeko, xurgatzaile mineralekin alderatuta; gama altuko produktuan % 25 material gutxiago erabiltzen da.
  • Xurgatzaile industrialen merkaturako produktu hidrofobo bat garatzea (FibraCat Industrial). Erabiliko den material xurgatzailearen kantitatea murrizten du, xurgatzaile industrialaren eta likido kutsatzailearen kantitate bera erabiltzen du, eta ura erabat garbi uzten du.
ONDORIOAK
  • Etxeko merkaturako FibraCat Absorbent produktuen xurgatze-ahalmena ohiko xurgatzaileena baino handiagoa da, eta, hala, azken erabiltzaileak dirua aurreztuko du, eta, aldi berean, hondakin gutxiago sortuko da.
  • Industria-merkaturako FibraCat Industrial produktuaren formulazioak ere aurrezpen nabarmena dakar sepiolita-xurgatzaile tradizionalekin alderatuta; izan ere, horiek bereizketarik gabe xurgatzen dituzte likidoak, eta, beraz, material xurgatzailearen eta guztizko isuriaren kantitate bera erabili behar da, nahiz eta isurketa horren zati handi bat ur ez-toxikoa izan, alegia, xurgatu behar ez litzatekeena. 
  • FibraCat Industrial produktuak kudeatzaile baimenduak tratatu beharreko hondakin arriskutsuen bolumena murrizten du eta meategietan erauzitako material mineralak paper-industriako hondakinetatik eratorritako material birziklatuekin ordezten ditu.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN