Metalgintza
ALTXOR
OPTIMIZAZIOA ETA ROBOTIZAZIOA ALTZAIRUZKO TXATARRAREN KALITATEA HOBETZEKO
Txatarraren kontsumoak gora egin duenez eta txatarraren eskuragarritasuna txikia denez, altzairua ekoizteko, kalitate txikiagoko txatarraren kalitatea hobetu eta kontrolatuko duten tresnak izateko beharra dago. Horrela, altzairuzko txatarrak altzairuarentzat kaltegarriak diren zenbait hondar-elementu ditu (kobrea (Cu), eztainua (Sn), kromoa (Cr), nikela (Ni), etab.). Horiek ezin dira fabrikazio-prozesuan ezabatu, eta diluitu egin behar dira ekoitziko den altzairuaren amaierako kalitatea bermatzeko.
ARCELOR MITTAL BASQUE COUNTRY RESEARCH CENTRE altzairuaren sektorean espezializatutako ikerketa-zentroa da. Gaur egun, arku elektrikoko labearen (EAF) prozesua, etengabeko isurketa eta txatarren tratamendua hobetzeko lanean ari da, karakterizazio-teknologia berrien bidez. Bestalde, ARCELOR MITTAL (AM) SESTAO enpresak kalitate handiko altzairuzko produktu lauak egiten ditu arku elektrikoko labean birziklatutako txatarra erabiliz, eta % 100ean bertako txatarra kontsumitzearen aldeko apustua egiten ari da. Beraz, txatarra tratatzeko instalazio bat jartzea interesgarria izan liteke instalazioaren emaitza operatiboak hobetzeko.
ARCELOR MITTAL da ALTXOR proiektuaren buru. Hura gauzatzeko, TEKNIKER zentro teknologikoaren laguntza izan du, eta ikusmen artifizialeko irtenbideak garatzearen inguruan duen esperientzia baliatu du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN