Eraikuntza eta obrak
MEBITA
NAHASKETA BITUMINOSO EPELETAN FRESAKETA-MATERIALA BERRERABILTZEA, ERREPIDEAK BIRGAITZEKO
Euskadik, 2013an, 83.000 tona hondakin baino gehiago sortu zituen errepideak berritzeko fresaketetan sortutako nahasketa bituminosoei dagokienez. Gaur egun, obra-lizitazio gehienetan, partida bat jasotzen da fresatutako materiala zabortegira eramateko eta hondakinaren kudeaketa eraikuntza-enpresetara bideratzeko. Enpresa horiek balio txikiagoko aplikazioetan berrerabiltzen dituzte, eta zabortegian ere uzten dituzte. Nahasketa bituminosoen material fresatuak errepideen eraikuntzan erabil daitezke berriro, nahasketa bituminoso berrien osagai gisa edo material pikortsu gisa. Azken urteotan, fresatzeko bi aplikazio (tenplaketan) baino ez dira egon Euskadin, eta beste hainbeste Estatuan, baina ez da ohiko praktika gisa ezartzea lortu.
CAMPEZO enpresa-taldea da MEBITA proiektuaren buru, eta bertan parte hartu dute GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK, CIESM-INTEVÍA azpiegitura zibileko ingeniaritzak eta ASFALTIA asfalto-enpresak, zeina CAMPEZU taldekoa baita.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN